null ¡QUÉ BUEN DÍA!- ARABAKO PLAZETAN

¡QUÉ BUEN DÍA!- ARABAKO PLAZETAN. Armiñon. Irailaren 24an.

24/09/2022 - 28/11/1899

¡QUÉ BUEN DÍA!- ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Ordutegia: 19:00
Tokia: Plaza (Armiñón)
Prezioa: Doan

Maite Guevara konpainiak ¡Qué Buen Día!- antzezlana aurkezten du Armiñonen.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

 

Euria, elurra edo kazkabarra egin… Martinarentzat beti izan daiteke egun ona… Martinak gaur erakutsi nahi digu amets egiten duenak eta begiak ondo zabaltzen dituenak aukeraz betetako mundua ikus dezakeela.

Ondo pasatzeko gogoa duen jendearentzako ikuskizuna. (Ez da egokia jende aspertuarentzat, tranpatientzat, eta jolasteko eta irudimenerako gogorik gabeko beste pertsonentzat) I

que buen dia