2022ko Ondarearen Europako Jardunaldiak “Ondare jasangarria” lemaren pean egingo dira urriaren 1etik 29ra - kulturaraba
2022ko Ondarearen Europako Jardunaldiak “Ondare jasangarria” lemaren pean egingo dira urriaren 1etik 29ra

2022ko Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 1etik 29ra bitartean egingo dira “Ondare jasangarria” lemaren pean, eta 13 jarduera izango dituzte, lurraldeko 8 herritan egingo direnak.
Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea.
Aurten, honako lema hau aukeratu da: “Ondare jasangarria”.
13 jarduera programatu dira urriaren 1etik 29ra bitartean lurraldeko 8 udalerritan, besteak beste bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak eta zinema proiekzioak.
Eta, horrez gain, urrian bisita gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, jendearentzat oro har. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba.eus helbidean adostu daitezke.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da.
Argibide gehiago: https://www.europako-ondarea.eus/