angle-left Hitzaldia "Bi hiriren historia. Zabalate, Villavieja eta aldiriak". Zanbranako Errege-Hiribildu Ppribilegioaren 275. Urteurrena

Hitzaldia "Bi hiriren historia. Zabalate, Villavieja eta aldiriak". Zanbranako Errege-Hiribildu Ppribilegioaren 275. Urteurrena

15/06/2019 - 15/06/2019

Horario: 7:30
Lugar: Zabalateko parrokia eliza
Precio: Doan

Hitzaldia: Bi hiriren historia. Zabalate, Villavieja eta aldiriak.

Hizlaria: José Luis Solaun Bustinza (Arkeologian doktorea, EHU).

Laburpena: Charles Dickens idazle britainiarraren nobelan bezala, lan hau bi hiriri buruzkoa da. Bi hiri hauek bakarra dira eta, aldi berean, bi dira. Zabalate hiribilduaz ari gara, zeina XIV. mendetik, behintzat, bi herri ezberdinek osatu duten, baina biak ala biak kontzeju berekoak. Bata, Villavieja deritzona, goian kokatua, XI. mendean sortua, Iruñeko erregeen ekimenez. Bestea, mendi-hegalean behera 500 metrora, egungo Zabalate herria, aurrekoarengandik bereiztearren Villanueva deituko duguna. Bi hiribilduak ditugu Erdi Aro berantiarreko gizarte-harreman eta botere sistema konplexuaren islak, zeinaren ondorio baita Zabalatek XIX. mendera arte izan zuen hiri antolaketa berezia, jurisdikzio jaurgoari lotua.

Antolatzaileak: Felicitas Martínez de Salinas (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Montserrat Ocio (historialaria).

Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila; Zanbranako Udala; Bergantzu, Ozio, Zabalate eta Zanbranako administrazio batzarrak, eta Bergantzu, Ozio, Zabalate eta Zanbranako parrokiak.