PENTTI SAMMALLAHTI. Miniaturak - kulturaraba
PENTTI SAMMALLAHTI. Miniaturak
15/07/2021 - 19/09/2021

Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00 – 21:00 │ Larunbatetan 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 21:00 │ Igande eta jaiegunetan 12:00 – 14:00 │ Astelehenetan itxita
Tokia: Amarika Aretoa
Prezioa: Sarrera doan
Pentti Sammallahtiren argazkietan fintasuna, geldotasuna eta argitasuna agertzen dira. Izan Solovski-ko (Errusia) Itsaso Zuriko basamortu zabalak, izan animalia sinesgaitzak bizi diren Europa erdialdeko baso trinkoak, izan munduko mugarik urrunenak, irudi bakoitza istorio txiki bat da, alegia bat, edertasuna existitu dadin ikustea nahikoa dela hitz gutxitan adierazten duen kondaira. Urrutitik zein gertutik, Sammallahti gai da xehetasun bakoitzari, xumea izan arren, eginkizun nagusi bat emateko bere miniaturetan, partitura bateko musika nota bat bezain funtsezkoa. Barrutik ikus daitekeena arakatzen du haren begiradak, eta munduratu egiten ditu partikula autoktono txiki hauek, airea bera baino arinagoa den ikatz hautsa balira bezala.
KOMISARIOA: Anne Morin