angle-left AIOKO. Itzal titereak. Zurrunka Teatro

AIOKO. Itzal titereak. Zurrunka Teatro

21/04/2019

AIOKO. Itzal titereak. Zurrunka Teatro

Horario: 12:00 (50 min.)
Lugar: BIBATeko aretoa ( Aiztogile, 54. Gasteiz)
Precio: Sarrera doan, hobe erreserbatzea (945 203707)

 

AIOKO. ITZAL TITEREAK.  ZURRUNKA TEATRO

 

Euskaraz.

Ikusle guztientzat.

 

Zurrunkaren “Aioko” lana aurkezten da BIBAT museoko entzunaretoan, 2019an BIBATen X. urteurrena dela eta.

Aioko lanaren sortzaileak “Gazte sortzaileak” euskarazko kultura sorkuntzako beken 2018ko deialdira aurkeztu zuen bere proiektua, eta finalista geratu zen.

 

 “Aioko” antzezlanak Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso du. Oihaneder Euskararen Etxearen partaidetza ere aipatu daiteke muntaiaren prestaketan.

 

 

ITZALAK, TITEREAK ETA AHOZKOTASUNA

 

Ezberdina izatea altxorra da eta gauzak ezberdin egiteak konponbideak dakartza, baina Aioko uhartean bizi direnak ez dira honetaz oraindik jabetu. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur dira antzezlan honen protagonistak. Hauen bitartez, beraien giza komunitatearen dauden komunikazio eta zaintza arazoak ezagutuko ditugu, eta beste hondamendi, munstro, jeinu eta bidaia fantastikoak ere agertuko direlarik.

 

Zurrunkak, ahozkotasuna eta iruditegia erabitzen du baliabide eszenikoaren oinarri gisa. Honetaz gain, itzalak eta argiekin lortzen du ekimena oholtzaratzeko garaian. Gure inguruan, itzal titereen tradizioak ez du historikoki garrantzi handirik izan, baina bere erabilera oso aberasgarria da munduko estruktura eszeniko eta audiobisualen aintzindaria delako.

 

 

Fitxa artistiko eta teknikoa

 

Zuzendaritza: Itziar Rekalde

Antzezleak: Eñaut Gorbea eta Nerea Ariznabarreta

Musika: Mariano Hurtado

Soinu eta argi teknikaria: Amaia Garrosa

Eszenografia eta atrezzoa: Zurrunka Teatro

 

 

 

ASTE SANTUA 2019