angle-left Aitzina folk - RIU (CATALUNA) y XABI ABURRUZAGA. BOST

Aitzina Folk: RIU + XABI ABURRUZAGA BAND Kontzertu bikoitza

21/12/2019

Aitzina Folk: RIU + XABI ABURRUZAGA BAND Kontzertu bikoitza

Horario: 19:00 - 23:00
Lugar:
Precio:

RIU + XABI ABURRUZAGA BAND Kontzertu bikoitza.

RIU

D“Delta” izenpean argitaratu du disko berria “RIU” folk taldeak. Grekeraren abezedarioaren laugarren hizkia izateaz gain, ibai-ahoan sortzen diren sedimentuen metakinarekin lotura sendoa du, akzidente geografiko horrek ingurumena aldatu eta itxura berria ematen baitio ingurumenari. Orohar, “RIU” taldearen laugarren diskoa, tradizioaren jalkinak musikan duen eraginaren eta inguru berrien sorreraren metafora bat da. Taldearen erroa tradizio katalana bada ere, Mediterraneoko auzotarrek Atlantikoko armoniaz barreiatutako musika eskaintzen digute.

XABI ABURRUZAGA BAND

BBost. Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) trikitilari eta konpositorearen bosgarren lana da Bost. Aurrekoan, KeltiK (2016) izenekoan, unibertso keltiarrean bidaia genezan proposatu bazigun Xabik, oraingo honetan barru-barruko bidaia egin du musikariak; azken urteetan bizitako esperientziak oinarri dituzten hausnarketei doinua jarri die, eta horietako batzuei baita hitzak josi ere. Amama-aititen lurretara, Palentziara, umetan egindako bidaiak gogoan ditu Bilbao-La Robla eta Waltz for Velilla piezatan, eta azkenaldian kanpora egindako bidaietatik ekarritako oroitzapenak ere ez dira falta.

Informazio gehiago