null BESTALDEAN / AL OTRO LADO - ARABAKO PLAZETAN

BESTALDEAN - ARABAKO PLAZETAN

30/07/2022

BESTALDEAN - ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: 20:30
Tokia: Bernedo
Prezioa: Doan

Zanguango konpainiak BESTALDEAN antzezlana aurkezten du Bernedon.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

Consultar el programa completo

 

Antzezlanaren sinopsia

Teloi mugikor bat ateratzen da kalera. Bere ibilbidean topatzen dituen eguneroko egoeren alde magiko eta fantastikoak enmarkatzen ditu.

BESTALDEAN ikuskizunak tresna erreza baina agortezina eskaintzen digu. Ibiltari ezezagunak harrapatzen ditu, era barregarri eta argian erretratatuz, ikuskizuna aurrera joan ahala pixkanaka sortzen den imajinatutako istorio erreal baten protagonistak bilakatuz. Kolore anizdun eta amaitezina den hiriko bizitza fokoaren erdian jartzen da eta, Zanguangoren ezaugarri diren ironia eta humorearen bitartez, ikuspuntu harrigarriak sortarazten dira.