angle-left Araba Txistu Banda

Araba Txistu Banda

06/04/2019 - 06/04/2019

ATB Araba Txistu Banda

Horario: 12:30
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

Musika larunbatak kontzertu txikien ziklo bat da, Arabako Arte Ederren Museoan hilero egiten dena, hilabeteko lehenengo larunbatean.

 

ARABA TXISTU BANDA

Txistu laukote klasiko hau 2017an sortu zen. Taldearen bereizgarri kide guztiak arabarrak izatea da, hortik taldearen izena eta izana. Bestetik, musikariak belaunaldi ezberdinetakoak izateak aberastasuna ematen dio bandari. Errepertorioan herrialdeko musikagile eta musikari leku zabala ematea dute xede. Ganbara musika lantzen du taldeak, txisturako espreski sortutako obrak joz, eta interpretazio propioari garrantzia emanaz. Murgian, Legution, Donostian, Aretxabaletan eta Elorrion egin ditu emanaldiak ATBk.

 

Partaideak

 

José Luis Cantabrana Ochoa

(1965, Gasteiz)

Txistu lehena eta zuzendaria.

Felix Ascasso maisuarekin hasi zituen txistu ikasketak Gasteizen. Goi-mailako tituloa berriz, Jose Ignazio Ansorena maisu zuelarik erdietsi zuen Donostiako kontserbatorian. Musikagile murgiarra hainbat obra argitaratuak ditu. Ordago folk taldean eta txistu irakasle gisa dihardu, besteak beste.

 

Iker Larrauri Delika

(1998, Gasteiz)

Bigarren txistua.

Karlos Larreategi izan zuen txistu maisu. Goi-mailako ikasketak egiten dihardu Iruñean Nafarroako Goi mailako Kontserbatorioan. Hainbat lehiaketa irabazi ditu jotzaile gisa Hernaniko Txistulari Gazteen Lehiaketa eta Euskadiko Musikari Gazteen Saria irabaziak ditu. Tronpeta jole gisa hainbat musika taldeetan ere parte hartzen du.

 

Christian Alemany Arteta

(1978, Laudio)

Silbotea.

Amurrion bizi da. Bertako Kontserbatorioan erdietsi zuen erdimailako titulua Idoia Kareagarekin. Goi-mailakoa ostera Aitor Amilibiarekin Bilboko Arriaga Goi mailako kontserbatorioan. Txistu irakaslea. Informazio zientzietan lizentziatua. Euskal Herriko Txistu Elkartean komunikazio arduradun gisa dihardu baita.

 

Gorka Sáez de Ibarra Martínez de Contrasta

(1984, Gasteiz)

Perkusioa.

Jesus Guridi Kontserbatorioan erdi-maila egin ondoren Musikenen erdietsi zuen Goi-mailako perkusio irakasle titulua. Makina bat talderekin aritu da Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Kuraia Esemble, Gasteizko eta Bilboko Udal Bandak e.a.  Ikko Percussion taldeko kidea da. Perkusio irakaslea.

 

EGITARAUA

 

  • ARO BERRIAK... JL Cantabrana
    Murgiako Txistu Egunerako espreski sortutako biribilketa. Zintadantza doinuaren oihartzunekin.

 

  • MENDIKO HAIZEAK... J Olaizola
    Hernaniko musikaria 1969an zendu zen. Txistulari Elkarteko sortzaileetako bat. Zortzikoarekin jolasten du obra honetan. Guridi, Usandizagaren... garaikidea.

 

  • AKELARREKO LEZEAN... K Sánchez Ekiza
    1. Andantino
    2. Andante poco mosso
    3. Finale

    Musikologo, txistulari eta musikagile iruñearraren obra ezagun bezain iradokitzailea. Obrak historiaurrera bidaiatzen lagunduko gaitu, gure arbasoen kobazuloraino.

 

  • ARTZAIN PASTORALA... JM González Bastida
    1. Adagio-Allegretto pastoril
    2. Otoitza

    3. Dantza zaharra

    Musikari Bergararra Gasteizko Udal Bandako zuzendaria izan zen. Txistulari elkarteko urrezko domina jaso zuen.

 

  • TXORIAK NERE BASERRIKO SAGASTIAN... L Aranburu
    Musikagile gasteiztar garrantzitsuenetakoa. Obra honek bi zati bereizgarri ditu: lehenengoa, deskriptiboa eta bigarrena, klasikoagoa, aldaketa edo bariazioz osatua.

 

  • VIVA ARAIA... Mold. JL Cantabrana
    Virgilio eta Gerardori 1917an jasotako pasodoblea.