null Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko barrendegiko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunta finantzatzeko ezohiko laguntzen deialdia, 2021eko ekitaldia

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko barrendegiko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunta finantzatzeko ezohiko laguntzen deialdia, 2021eko ekitaldia

Ayudas y subvenciones

Deialdi honen xedea da kultura eta sormen sektorean jarduera ekonomikoa ohikotasunez garatzen duten profesional autonomoei, ETEei eta mikroenpresaren kategoria duten elkarteei gastu arrunta finantzatzea, norgehiagoka araubideari lotutako dirulaguntzak emanez.

 

Hartzaileak:

Laguntza hauen erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko barrendegian izan beharko dute sozietatearen egoitza eta zerga egoitza.

Erakunde onuradun izan daitezke atal honetan ageri diren kultura eta sormen sektoreko profesional autonomoak, ETEak eta mikroenpresaren kategoria duten elkarteak.

 

Eskabideak aurkeztea:

Eskabideak Kultura eta Kirol diputatuari bidaliko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoari jarraiki aurkeztu beharko dira.

- Administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, nahitaez elkargoko kide izateari lotutako lanbide-jarduera egiten dutenek eta Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenek) Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan (www.araba.eus) ezarritako inprimakia bete beharko dute. Horretarako, erakunde eskatzaileek ziurtagiri elektronikoa izan beharko dute aldez aurretik. Egoitza elektronikora sartzeko moduei buruzko informazioa, bai eta ziurtapen erakunde batek emandako ziurtagiri elektronikoa eskatzeko nora jotzeari buruzkoa ere, honako atal honetan dago: EZAGUTU EGOITZA - Nola sartu.

- Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera behartuta ez daudenek aukera izango dute eskabidea modu elektronikoan aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan, edo aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean  (Probintzia plaza, 5. Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako beste moduen bidez. Azken kasu horretan, eskabideak deialdi honen II. eranskinean ageri den ereduaren arabera egokitu beharko dira.

 

Epea: martxoaren 25etik apirilaren 23ra arte

 

Diru zuzkidura

Deialdiaren guztizko zenbatekoa 250.000,00 eurokoa da.

Oinarriak            Izapidetu  

 

Informazio gehiagorik

  • Kultura eta Kirol Saila / Departamento de Cultura y Deporte

          Plaza de la Provincia 5, 3.  Vitoria- Gasteiz
          945 181818  luz./ext. 52136; 52284

  • KulturAraba Bulegoa

         kulturaraba@araba.eus
         945 18 19 92
         Aurrez aurreko arreta hitzorduarekin. Ordutegia:
         Astelehena - asteartea: 10:00 - 13:00
         Asteazkena: 16:00 - 19:00
         Osteguna: 11:00 - 14:00