Arabako Organo Jaialdia - kulturaraba
Organo jaialdia

ARABAKO ORGANO JAIALDIA XXXVI. ediziora iritsiko da 2022an, eta ekaina osoa eta uztaileko lehen egunetan izango da. Arabako zenbait elizak ateak ireki dituzte berriro, beren edertasuna eta barruan arretaz gordetzen dituzten organoen soinu berezia erakusteko.
2022 honetan, organoaren lagun izango dira, eta zein ondo, Musikako Udal Banda, Samaniego Abesbatza, Faustoren irudiak, Lorena Garcíaren ahotsa eta Enrique Abellóren tronpeta. Organoa laguntzarik gabe egongo da soilik Riyehee Hongenek bere esku jakitunekin jotzen duenean, gaur egun dagoen organistarik onenetako bat bera.
Organoa Done Petri elizara ere itzuliko da. Behar zuen konponketa eta garbiketa izan ondoren, munduko organistarik eta inprobisatzailerik onenetako batekin, Juan de la Rubiarekin, itzuliko da musika jardunera, Murnauren "FAUSTO" film handiaren irudi ederren aurrean egingo duen inprobisazio batekin. Gasteizen ez da halakorik ikusi inoiz.
Jaialdia hiru kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).
Daniel Oyarzabal
+
Udal Musika Banda
Luis Orduña
ekainak 2 - 20:30
Gasteiz
Karmengo komentukoeliza
Juan de la Rubia
+ Zinea
"FAUSTO" filmari buruzko inprobisazioa
ekainak 9 - 20:30h
Gasteiz
San Pedro eliza
Ana Belén García
+
Coro Samaniego
Nagore Alangua
ekainak 16 - 20:30 h
Gasteiz
Karmengo komentuko eliza
Santiago Banda
+
Enrique Abelló (tronpeta)
ekainak 17 - 19:00
Ibarra (Aramaio)
San Martin eliza
Alize Mendizabal
+
Lorena García (sopranoa)
uztailak 1 - 20:00
Bastida
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Arabako Organo Jaialdia erakusleiho bat da, non, organo kontzertuen bidez, Arabako ondare artistiko baliotsuaren aberastasuna zabaltzen baita. Urtero, Arabako Organo Jaialdia instrumentu preziatu hori duten Arabako herri batzuetara hurbiltzen da.
Organo Jaialdiaren historia
Arabako Organo Jaialdia 1986. urtean egin zen lehenbiziko aldiz. Urte batzuk lehenago, 1982an hain zuzen ere, Felix Martín Latorre Kulturako diputatua zelarik, eta José Santos de la Iglesia Ugarteren proposamenez, XVIII. eta XIX. mendeetako organo batzuk lehengoratzeko lana hasi zen. Organo horiek, musika eta ondare aldetik balio handikoak izan arren, hondatze nari ziren nabarmen.
1984ko udan, lan horietako lehenengoa bukatu zen: Bastidako Jasokundeko Andra Mariaren elizako organoa, eta haren ondotik beste asko etorri ziren.
Organoak zaharberritzeko egitasmo honen ondorioz, errezitaldiak eta kontzertuak antolatzeko aukera ikusi zen. Asmotan hartu zen organorako musika errepertorio zabala ezagutaraztea eta instrumentu handi horren balioa nabarmenaraztea, haren soinuak elizkizunetan duen presentziatik haratago. Horrela sortu zen Arabako Organo Jaialdiaren lehenengo edizioa. Lehenengo edizio hartan, Eskuernagan, Gasteizen, Laudion eta Elciegon eman ziren kontzertuak, 1986ko maiatzetik urrira arteko hilabeteetan.
Ondoren, organo zaharberritu gehiago egoteak programazio zabalagoa eta desberdinagoa taxutzeko aukera eman zuen. Askotariko programazio hori eta instrumentu bakoitzaren soinu berezitasuna errespetatzea izan dira Arabako Organo Jaialdiaren printzipio gidari musikalak.
Arabako Organo Jaialdiaren arrakastaren eta iraupenaren oinarriak dira, batetik, parte hartzen duten organo jotzaileen gogobetetzea, zeinek azpimarratzen baitute organo historikoen kontserbazio eta fintze egoera ona, parrokiekiko koordinazioa eta entseguetarako behar beste denbora izateko aukera; eta bestetik, entzuleen harrera ona, zeinak urtero joaten baitira organo kontzertuetara.
Horregatik guztiagatik, Arabako Organo Jaialdia erreferente egonkor bat da Arabako Lurralde Historikoko udako kultura programazioan: hogeita hamar urte baino gehiago bete ditu, eta 135 kontzertu inguru izan dira leku desberdinetan, 80 organo jotzailek baino gehiagok emanda.