Arabako plazetan - Arabako kale arteen zirkuitua - kulturaraba
Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua
"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2022ko zirkuituaren hirugarren edizioa martxan dago. 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste horrenbeste udalerritan, non 23 konpainiak —haietatik 7 Arabakoak— jardungo baitute maiatzetik urrira bitartean.
Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute.
Data | Herria | Konpainia | Ikuskizuna |
---|---|---|---|
Maiatzak 15 | ARESPALDITZA | Goitibera | |
Maiatzak 27 | OYÓN-OION | Ameztu Antzerkia | |
Ekainak 2 | NAVARIDAS | El mono habitado - Proyecto Larrua | |
Ekainak 3 | LEGUTIO | Barsanti konpainia | |
Ekainak 11 | ZAMBRANA | Fakir Testa | |
Ekainak 17 | AMURRIO | Trapu zaharra | |
Ekainak 18 | MONTEVITE/MANDAITA | Bapateanzirko | |
Ekainak 18 | ARTZINIEGA | Goitibera | |
Ekainak 18 | BERANTEVILLA | Trotamundos konpainia | |
Ekainak 18 | LAGRÁN | Turukutupa konpainia | |
Ekainak 18 | DONE BIKENDI HARANA | niMú | |
Ekainak 24 | ARAIA | Tio Teronen Semeak | |
Ekainak 28 | LAGUARDIA | Trapu Zaharra | |
Uztailak 1 | LAUDIO | Bapateanzirko | |
Uztailak 2 | BASTIDA | Goitibera | |
Uztailak 2 | BURGELU | Magia en Zapatillas | |
Uztailak 3 | IBARRA | Deabru Beltzak | |
Uztailak 9 | GESALTZA AÑANA | niMú | |
Uztailak 9 | POBES | Eidabe | |
Uztailak 16 | BILAR | Turukutupa konpainia | |
Uztailak 21 | DURANA | Zirkugintza | |
Uztailak 21 | ALEGRÍA-DULANTZI | Trotamundos konpainia | |
Uztailak 23 | LAPUEBLA DE LABARCA | Maite Guevara konpainia | |
Uztailak 23 | ZUBILLAGA | Ganso&Cía | |
Uztailak 23 | AZACETA | Xabi Larrea | |
Uztailak 23 | YÉCORA | Zirkugintza | |
Uztailak 24 | VILLANUEVA DE VALDEGOVÍA | Ameztu Antzerkia | |
Uztailak 25 | AGURAIN | Teatro Panta Rhei | |
Uztailak 30 | LEZA | Tio Teronen Semeak | |
Uztailak 30 | BERNEDO | Zanguango Teatro | |
Uztailak 31 | ONDATEGI | Bapateanzirko | |
IZARRA | Zirkozaurre | ||
Abuztuak 25 | OKONDO | Ganso&Cía | Babo Royal |
Irailak 9 | LANTZIEGO | Turukutupa konpainia | |
Irailak 10 | FAIDO | Intujai konpainia | |
Irailak 18 | MURGIA | La Enananaranja | |
Irailak 24 | ZUHATZU KUARTANGO | Deabru Beltzak | |
Irailak 24 | ARMIÑÓN | Maite Guevara konpainia | |
Urriak 1 | RIBABELLOSA | Deabru Beltzak |
KulturArabaren ekitaldi agendako eskaintza 2020 urtean zabalago egin zen Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua programarekin.
Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da, arte eszenikoen zirkuitu osoa eta askotarikoa egiteko. Arabako plazetan izeneko ekitaldi-programan, lurraldeko udalerrietako antzerki-, klown-, dantza- eta zirku-ikuskizunak biltzen dira , eta urtero 20 konpainiak baino gehiagok hartzen dute parte maiatzetik irailera bitartean.
Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak eta programan parte hartzen duten udalek elkarlanean antolatzen dute, eta Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) koordinatzen du. Izan ere, udalek berek aukeratzen dituzte udaberri-udan beren herrietan ikusi ahal izango diren konpainiak eta lanak.
Artekale 2004an sortu zen, euskal lurraldean kale-arteak sustatu, zabaldu eta haien balioa nabarmentzeko asmoz. Berezia eta berdingabea da, sektoreko hainbat profesional biltzen baitira bertan: artistak, jaialdiak eta banatzaileak. Horiek guztiak, kaleko arte eszenikoei duintasuna emateko helburuarekin.
Zirkuitua Arabako Kultura Plan Estrategikoan kokatzen da, eta honako helburu hauek ditu:
-
Arte eszenikoak Arabako Lurralde Historikoan zabaltzea eta sustatzea, eskariei erantzunez eta eskari berriak sorraraziz.
-
Arabako herritar guztiei kaleko arteen ikuskizunetarako sarbidea erraztea, kultura-eskaintza deszentralizatuz.
-
Arte eszenikoen esparruan tokiko sorkuntza sustatzea eta emanaldiak egiteko aukerak irekitzea Arabako konpainiei.
-
Udaberrian kaleko arteen kultura-eskaintza bat proposatzea
Logoaren azalpena
«Arabako Plazetan». Diseinua: Anuska graphic taldea, 2021
Honela azaldu du logoa diseinatu duen taldeak:
“Arabako plazetan" letrek zehaztu egiten dute non egiten den arte eszenikoen zirkuitua, oso garrantzitsua da. Tipografia sendoa du, tinkoa, pisuduna, edozein formatutan errazago ikusi eta irakurtzeko modukoa.
"Arabako" hitza osatzen duten letrek arte eszenikoetan beharrezkoak izan ohi diren elementuak erakusten dituzte: pilotak, eskailera, eremu altu biribilak, karratuak, uztaiak, malgukiak, zintak eta, jakina, begiak: bereak eta ikusleenak. Letrak horiak dira, antzerki sineskerietatik urrun, deigarriak, argitsuak, alaiak eta berotasun apur bat dutenak. Kolore horia sormena akuilatzeko eta pertzepzioa eta hausnarketa zorrotzarazteko erabiltzen da, irudikatzen duen arte eszenikoen zirkuituarekiko koherentzia indartzeko. Baina, praktikan, irakurterrazak, deigarriak eta, lehen deskribatutako trazuekin, berdingabeak eta gogoratzeko modukoak izatea eragiten du.
"Plazetan", letra dantzariak, espaziora egokitzen dira oinetan bermatuta, horiek baitira plazak zapalduko dituztenak ikuskizunak egiteko eta ikusteko. Beltzak, "Arabako" hitzari protagonismoa ez kentzeko.”