null ARABAKO PLAZETAN eu

ARABAKO PLAZETAN

28/05/2021 - 25/09/2021

ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: Varios
Tokia: Araban zehar
Prezioa: Doan

Arabako plazetan, Circuito de artes de calle de Álava
 

"Arabako plazetan", Arabako kale arteen zirkuituaren 2. edizioak 33 emanaldi programatu ditu lurralde osoan zehar. 2020ko estreinaldi arrakastatsuan baino 11 gehiago izango dira, 21 konpainiak maiatzetik irailera jardungo duten zirkuituan.

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2021eko zirkuituaren bigarren edizioa. 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbat udalerritan, non 21 konpainiak jardungo baitute maiatzetik irailera bitartean.

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren ustez, "iaz, krisialdian programazioan oinarritutako kultura berreskuratzearen alde egin genuen apustuan, antzerki, dantza eta zirku magikoko programa berri baten alde egitea erabaki genuen, lurraldean kultura ibilbide bat finkatzen eta prestatzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, horrekin –adierazi du– arte eszenikoak lurraldean zabaltzea eta sustatzea lortzen da, eskari berriak aintzat hartuz eta eraginez, kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helarazten dugu, eta, horrekin, tokiko sorkuntza sustatzen dugu arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei erakusteko aukerak irekiz.

Zirkuituak larunbat honetan bertan egin du lehen emanaldia Langraiz-Okan, baina gainerako 32ek ekainaren 18tik irailaren 25era arte jarraituko diote, udalerri hauetan:  Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zambrana, Zigoitia eta Zuia.

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Artekale 2004an sortu zen euskal lurraldean kaleko arteak balorizatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Izaera berezi eta bakarra du, bertan sektoreko hainbat profesionalek bat egiten baitute: artistek, jaialdiek eta banatzaileek. Guztiak kaleko artea duintzeko helburuarekin. 

"Arabako Plazetan” Arabako kale arteen zirkuituaren logoaren azalpena

Anuska Graphic

“Arabako plazetan" zirkuitua non egiten den zehazten duten letrak dira, oso garrantzitsua da. Tipografia sendoa du, tinkoa, pisuduna, edozein formatutan errazago ikusi eta irakurtzeko modukoa.

"Arabako" hitza osatzen duten letrek arte eszenikoetan beharrezkoak izan ohi diren elementuak erakusten dituzte: pilotak, eskailera, eremu altu biribilak, karratuak, uztaiak, malgukiak, zintak eta, jakina, begiak: bereak eta ikusleenak. 

Letrak horiak dira, antzerki sineskerietatik urrun, deigarriak, argitsuak, alaiak eta berotasun apur bat dutenak. Esaten dutenez, horiak sormena suspertzen du eta pertzepzioa eta hausnarketa areagotu. Baina praktikan: irakurtzeko modukoak eta deigarriak izatea eragiten du, eta lehen deskribatutako trazuekin, bakarrak eta gogoratzeko modukoak izatea.

"Plazetan", letra dantzariak, espaziora egokitzen dira oinetan bermatuta, horiek baitira plazak zapalduko dituztenak ikuskizunak egiteko eta ikusteko. Beltzak, "Arabako" hitzari protagonismoa ez kentzeko.

 

 

Eguna
Día

Udala
Ayuntamiento

Herria
Localidad

Konapinia
Compañía

Ikuskizuna
Espéctaculo

Ordua
Hora

Lekua
Lugar

Maiatzak 29 mayo

IRUÑA OKA

Langraiz Oka

Nanclares de la Oca

Tomaxen Abenturak

Adi, grabatzen, ekin!!

18:00

Herriko plaza

Ekainak 18 junio

LEGUTIO

Legutio

Tio Teronen semeak

Festamentua

21:00

Ortiz de Zárate plaza

Ekainak 19 junio

ZAMBRANA

Berganzo

Deabru Beltzak

Les tambours de Feu

22:30

Polideportivo bidea

Ekainak 19 junio

AMURRIO

Amurrio

Shakti Olaizola

Baldin Bada

20:00

Juan de Urrutia plaza

Ekainak 19 junio

HARANA / VALLE DE ARANA

Alda

Xabi Larrea

Up!

19:00

 

Ekainak 20 junio

ZUIA

Murgia

Haatik Dantza

Errimak bi oinetan

19:00

Bea-Murgia plaza

Ekainak 26 junio

LAUDIO / LLODIO

Laudio
Llodio

Hutsun+Ortzi

Urbasa

 

Alberto Azero plaza

Ekainak 26 junio

LABASTIDA / BASTIDA

Bastida
Labastida

Haatik Dantza

Errimak bi oinetan

20:30

Pakea plaza La Paz

Ekainak 26 junio

BERANTEVILLA

Berantevilla

Cía Maite Guevara

¡Qué buen día!

20:00

Fray Pedro de Urbina plaza

Ekainak 28 junio

LAGUARDIA

Laguardia

Trapu Zaharra

Turistreando

13:00

Escuelas

Uztailak 2 julio

RIBERA BAJA / ERRIBERA BEITIA

Ribabellosa

Trapu Zaharra

Turistreando

20:30

Foru plaza de los Fueros

Uztailak 3 julio

KUARTANGO

Zuhatzu Kuartango

Zanguango Teatro

Bestealdean/Al otro lado

19:30

Bainuetxeko plaza del balneario

Uztailak 5 julio

ARAMAIO

Aramaio

Rojo Telón

Nudo

18:00

Kanpoko frontoia

Uztailak 6 julio

AIARA / AYALA

Arespalditza
Respaldiza

Sarini Zirko

TXORIAK TXORI

18:00

Etxaurren igerilekuak piscinas

Uztailak 10 julio

LABRAZA

Labraza

Trakamatraka

Matraka  ma non tropo

20:00

 

Uztailak 15 julio

ALEGRÍA-DULANTZI

Alegría-Dulantzi

Eidabe

Gora Kasete

 

Kirol gunea
Zona deportiva

Uztailak 17 julio

BERNEDO

Zehazteke
Por confirmar

Ganso&Cia

Babo Royal

 

 

Uztailak 17 julio

VILLABUENA DE ÁLAVA / ESKUERNAGA

Eskuernaga Villabuena de Álava

Altraste danza

Que tienen las flores

20:00

Gernikako arbolaren plaza

Uztailak 17 julio

ZIGOITIA

Ondategi

Deabru Beltzak

Les tambours de Feu

 

Bengolarrako parkea

Uztailak 18 julio

VALDEGOVÍA / GAUBEA

Villanueva de Valdegovía

Molto Vivace

Jazz & Fusion Musik

13:00

 

Uztailak 18 julio

URKABUSTAIZ

Izarra

Rojo Telón

Nudo

 

plaza

Uztailak 22 julio

ARRATZUA-UBARRUNDIA

Durana

Patata Tropikala

Pirata Garrapata

 

Sologanako ondoan/ Junto a Sologana

Uztailak 24 julio

LEZA

Leza

Tio Teronen Semeak

Fresh Cool

20:00

Pista polideportiva

Uztailak 25 julio

ELCIEGO

Elciego

Barsanti teatroa

Kale Gorrian

 

Plaza Mayor

Uztailak 30 julio

OKONDO

Okondo

Cía Maite Guevara

¡Qué buen día!

 

Udal karpa/ Carpa municipal

Uztailak 31 julio

LANTARÓN

Leciñana del Camino

Berdinki Zirkua

mikra

19:00

Gizarte etxearen ondoan/ Junto al centro social

Abuztuak 21 agosto

LAPUEBLA DE LABARCA

Lapuebla de Labarca

Deabru Beltzak

Les tambours de Feu

23:00

El plano plaza

Abuztuak 22 agosto

CAMPEZO / KANPEZU

Oteo

Trapu Zaharra

Por hacer un favor

 

Frontoia/ frontón

Abuztuak 22 agosto

YÉCORA / IEKORA

Iekora
Yécora

Cía Maite Guevara

¡Qué buen día!

 

Parque del jubilado

Irailak 4 septiembre

ARTZINIEGA

Artziniega

Hutsun+Ortzi

Urbasa

 

 

Irailak 11 septiembre

LAGRÁN

Zehazteke
Por concretar

Goitibera

Yijaaa!!!

 

 

Irailak 11 septiembre

AGURAIN / SALVATIERRA

Agurain
Salvatierra

Ganso&Cia

Panoli kabareta

 

San Juan plaza

Irailak 25 septiembre

PEÑACERRADA-URIZAHARRA

Montoria

Ganso&Cia

Panoli kabareta