null Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa.

Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa.

11/02/2020

San Prudentzio kartela/Cartel San Prudencio


Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak egoki deritzo iragarki kartelaren lehiaketa publikorako deia egiteari, Araban 2020an San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren egunak ospatzeko jaiak direla-eta antolatuko diren ekitaldien berri behar bezala emateko.
 

Aurten berrikuntza bat izango da: “proiekturako deialdia” izeneko sistema ezarriko da. Deialdiaren oinarrietan aldaketa hori egitea erabaki da Arabako Kulturaren Plan Estrategikoan (2017-2020) jasotako diagnosiaren eta gomendioen ondorioz eta diseinuaren eta ilustrazioaren alorreko profesionalen eskaerei erantzuteko.

Eredu berri horren helburua da sortzaile hasiberrien eta profesionalen aukera berdintasuna ziurtatzea hautagaitzak aurkezteko hasierako fasean eta, aldi berean, azken-aurreko fasera iristen diren hautagaitzei aldundiko administrazioak agintzen dizkien zerbitzuak duintzea eta babestea. Horretarako, ordain ekonomikoa emango zaie fase horretan aurkeztutako lanei.

Sari honetara edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere haren nazionalitatea edo bizilekua.

Lehenengo fasean, hautagaiak DOSIER bidez aurkezteko epemuga: 2020ko martxoaren 4ko 23:59.

300 euro emango zaizkie –dagokion atxikipena izango du– finalistak izan direnei. Irabazleak 1.300 euroko ordainketa bakarra jasoko du –dagokion atxikipena izango du–.

 

OINARRIAK
 

Deialdiaren xedea

Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaiak iragarriko dituen kartela diseinatzea.
 

Parte hartzaileen betekizunak

Sari honetara edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere haren nazionalitatea edo bizilekua.
 

Hautaketa prozesua

a) Lehenengo fasea. Hautagaiak DOSIER baten bidez aurkeztea.

Hautagai bakoitzak DOSIER bat aurkeztuko du, oinarri hauetako I. eranskinaren arabera. Han, 3-5 ilustrazio edo diseinu egongo dira, eta haietatik 2, behintzat, kartelak izan beharko dira. Kartelak lehenago egindako lanetakoak edo simulazioak izan ahalko dira. Xedea da balioetsi ahal izatea arte lanaren azkeneko emaitzaren kalitatea eta hautagaiak daukan estiloa edo bere gaitasunak ilustrazio eta/edo diseinu lanean. Lanak sinatu gabe egon beharko dira dosierrean. Baldin eta edozein sinadura edo marka digital egoten bada erakusten duena nor den hautagaia, hura automatikoki kanporatuko da lehiaketatik.

Gainera, fitxategi elektroniko bat emango da pdf formatuan gero erabiltzeko oinarri hauetako II. eranskinaren arabera, eta han hautagaiaren datu pertsonalak jasoko dira. Epaimahaiak ez du izango hautagaien informazio pertsonalik, lehenengo fase honetako epaia eman arte.

Datu pertsonalak emateaz gain, zeinak II. eranskinaren bidez aitortuko baitira, han ageri den zinpeko adierazpena ere bete behar da, eta deialdi hau arautzen duten baldintzak onartu, dosierrean aurkeztu diren lanak jatorrizkoak direla eta hautagaiak egin dituela berretsi, eta berariazko baimena emango da Arabako Foru Aldundiak datu pertsonalen tratamendua egin dezan sari hau kudeatzeko.

II. eranskina zinpeko adierazpena bete gabe bidaltzen duena lehiaketatik kanpo geratuko da automatikoki.

Mezu elektroniko bat bidaliko da kartel_lehiaketa@araba.eus helbidera, era honetan:

I. Mezuaren gaia: DOSIERRA-(jarri izengoitia). Adibidez: DOSIERRA-Alaiza.

II. Bi fitxategierantsi beharko dira:

  1. Dosierra fitxategi elektronikoan, pdf formatuan, oinarri hauetako I. eranskinaren arabera, gehienez ere 10mb-ko tamainarekin (bertsio digitala pantailan ikusteko), eta eranskin horri eskema honen arabera jarriko zaio izena: DOSIERRA-(jarri izengoitia).pdf.

    Adibidez: DOSIERRA-Alaiza.pdf. 
     
  2. Datu pertsonalakfitxategi elektronikoan, pdf formatuan, oinarri hauetako II. eranskinaren arabera, eta eranskin horri eskema honen arabera jarriko zaio izena: II. ERANSKINA-(jarri izengoitia).pdf. 

    Adibidez: II. ERANSKINA-Alaiza.pdf. 

Oinarri hauetan azaldutako datu ereduaren arabera bidaltzen ez diren mezu elektronikoak prozesutik kanpo geldituko dira. Kultura eta Kirol Sailak ez du erantzukizunik izango, baldin eta dosierrak erantsita dauzkaten mezu elektronikoak bidaltzeari eragin diezaiokeen eta hirugarrenei egotz dakiekeen edozein gorabehera gertatzen bada.
 

b) Bigarren fasea. Bost hautagai aukeratzea.

Profesionalen epaimahai batek bost finalista zehaztuko ditu (eta erreserban egongo diren beste hiru, lehentasun ordenaren arabera), prozesuarekin jarraitzeko bigarren fase honetan, zeinetan hautatutako pertsonabakoitzak kartel bat egin beharko baitu.

Kartel hori bukatuta, erdi bukatuta edo zirriborroan aurkeztu ahalko da, sortzaileak nahi duen moduan, baldin eta kartelaren estiloa eta konposizioa argi erakusten badu; bai eta kolore paleta eta zein teknika erabiliko duen ere.

Testu hauek sartu behar dira kartelean:

     ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria 2020ko apirilaren 28a eta maiatzaren 1a.

     Arabako Foru Aldundiaren komunikazio marka hark ezarriko du ofizioz kartelaren erreprodukzioan.
 

Lan finalistak aurretik argitaratu gabeak, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak eta hautagaiak eginak izango dira.

300 euro emango zaizkie -dagokion atxikipena izango du- finalistak izan eta oinarri hauetan ezarritako epean kartela aurkezten dutenei. Kartela ez badute epean entregatzen, deialdi honetatik kanpo geratuko dira eta ez dute eskubiderik izango diru kopuru hori kobratzeko.
 

c) Hirugarren fasea. Epaimahaiaren ebazpena eta epaia.

Finalistek aurkeztutako bost kartelak epaimahaiaren azken balioespen fasera igaroko dira, eta hark irabazlea zein den zehaztuko du.

Irabazleak hamalau egun baliodun izango ditu kartela amaitu eta entregatzeko. Kartela amaitzen denean, publikoki aurkeztuko da, eta behar bezalako zabalkundea egingo zaio komunikabideetan.

Hautatuek kartela inprimatzeko formatuan eta modu digitalean aurkeztu beharko dute, betiere 50x70 cm-ko neurriarekin eta nahikoa bereizmen emanda hura inprimatzeko kasuan kasuko sistemen bidez erreproduzitzeko.

Baldin eta CMYK fitxategia bada, 300dpi-ko bereizmena izan beharko du, eta fitxategiaren izenburua eskema honen arabera jarriko da: (hautagaiaren izena)_INPRIMATU.

     Adibidez: González de Alaiza_IMPRIMATU.

Gainera, RGB fitxategi bat bidali beharko du euskarri teknologikoan balioesteko, haren izenburua eskema honen arabera jarriko da: (hautagaiaren izena)_ PANTAILA.

     Adibidez: González de Alaiza_PANTAILA.

Bi bertsioakeskatzen dira lanak balioesterakoan ez dadin aldaketarik egon kolorean.

Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du -dagokion atxikipena izango du-, kartela bukatuta entregatzen duenean. Kopuru hori bateragarria da finalista izateagatik lortutako 300 euroekin, eta haiei batzen zaie. Hortaz, irabazleak 1.300 euroko ordainketa bakarra jasoko du -dagokion atxikipena izango du-.

Irabazleak kartela erabiltzeko eskubideak lagako ditu; baita han sartutako zatiak edo motiboak ere, Arabako Foru Aldundiak Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaietan eta ekitaldiarekin zerikusia daukan sustapen ekitaldi guztietan erabil ditzan. Lan saritua erabili eta ustiatzeko eskubideen lagapen hori edozein formatutan eta edozein komunikabidek zabalkundea egiteko moduan erabiliko da.
 

Epaimahai kalifikatzailea

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak emango du epaia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak bere 20.5. artikuluan xedatutakoa betez, sari hau emateko sortu den epaimahaiak emakumeen eta gizonen osaera orekatua izango du, eta eduki beharreko gaikuntza, gaitasuna eta prestakuntza edukiko dute. Lege horren beraren arabera, ordezkaritza orekatua dela ulertuko da, baldin eta lau kide baino gehiagoko epaimahai eta antzeko organoetan gizon nahiz emakumeek gutxienez ehuneko 40ko ordezkaritza badute; gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta badaude.
 

Balioespen irizpideak

Epaimahaiak bere iritziz egokienak diren eta lana egiteko gaitasunik handienak dituzten hautagaiak hautatuko ditu fase guztietan, betiere kalitate, originaltasun eta sormen irizpideei jarraituta; baita aurkeztutako lanen komunikazio potentzialabalioetsita ere.

Epaimahaiak erabakiz gero, saria eman gabe utzi ahal izango da.

Epaimahaiaren epaiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.
 

Deialdiaren askotariko faseetarako epeak

Lehenengo fasean, hautagaiak DOSIER bidez aurkezteko epemuga: 2020ko martxoaren 4ko 23:59.

Kultura eta Kirol Sailak bost hautatuei jakinaraztea: 2020ko martxoaren 5a.

Bost hautatuek kartela bidaltzeko epemuga: 2020ko martxoaren 17ko 23:59.

Kultura eta Kirol Sailak kartel irabazleari jakinaraztea: 2020ko martxoaren 18a.

Kartel irabazlea bidaltzeko epemuga: 2020ko apirilaren 1eko 23:59.
 

Oinarri hauek onartzea

Lehiakideek lehiaketan adierazitako baldintzakonartzen dituzte eta berariaz men egiten diete baldintza horiei.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak baino ez du deialdi honetan sortzen diren auzi guztiak ebazteko eskumena.
 

Izapidetu