Arte eszeniko eta musikalen arloko 2022 prestakuntza-bekak eman dira - kulturaraba
Arte eszeniko eta musikalen arloko 2022 prestakuntza-bekak eman dira. Gazte bekadunen aurkezpena.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2022eko ekitaldian zehar arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntza deialdia ebatzi du, 18.000 euroko zenbatekoaz.
Deialdi horrek 20 urte baino gehiago daramatza jada indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. ALHan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan, zeinak ematen baitira unibertsitateetan, goi mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan eta oro har arte trebakuntzako ikastetxeetan.
6 eskaera aurkeztu dira eta haietako lauri eman zaie laguntza, bakoitzari 3.000 edo 5.000 euro. Honako hauek dira bekaren onuradunak: Pedro Gonzalo Andino Aguinagalderomalde, Ander Ballarin Manso, Xabier Gullon Elgarresta e Itsaso Pz. De Arrilucea Morales.
Jarraian, bekaren onuradun izan diren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkezten dugu.
Pedro G. Andino
Arte musikalak. Pianoa.
Destinoa: La Haya
Ander Ballarín
Arte eszenikoak. Dantza.
Destinoa: Colonia
Xabier Gullón
Arte musikalak. Klarinetea.
Destinoa: La Haya
Itsaso Pz. De Arrilucea
Arte musikalak. Flauta travesera.
Destinoa: Zaragoza
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak
Arabako Foru Aldundiak arte eszenikoak eta musikalak zenbait modalitatetan ikasteko bekak ditu: dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa.
Apiril inguruan, Arabako Foru Aldundiak beka-eskaerak aurkezteko deialdia egiten du urtero.
Arabako gazteei irekitako prozedura da; 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan behar dira eta Araban eta/edo Trebiñuko enklabean bizi azken 3 urteetan.
Deialdiak 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori lagundu die beren ibilbidean zehar, goi mailako ikasketak egin ahal izateko.
Laguntzak emango zaizkie 2022. urtearen barruan egingo diren 250 ordutik gorako trebakuntza espezializatuko proiektuei. Kanpo geratzen dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.
Laguntzek, adibidez, arte eszenikoen espezializazioa jasotzen dute, hala nola dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa edo musikalak. Ikasketak honelako tokietan egin behar dira: unibertsitateak, nazioarteko eskolak, goi mailako eskolak, goi mailako kontserbatorioak, antzerki eskolak, zirku eskolak, dantza eskolak edo, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, betiere Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.
Bekaren zenbatekoa
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekek 5.000 euroko gastua estaltzen dute atzerriko ikasketa proiektuetarako, eta 3.000 eurokoa estatuaren barruan egiten diren ekimenetarako.
2021eko deialdia
7 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 eurokoa. Honako hauek dira bekaren onuradunak:
-
Mireia Coma Castellas, arte musikalak.
-
Eolo Andino Dolez, arte musikalak.
-
Beatriz Asurmendi García, arte musikalak.
-
Laura Abrain Cariñena, zirku arteak.