null Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak

Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak

Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak

2022ko deialdia

2022ko deialdiaren oinarriak 

Deialdiaren eskaera 

Epaimahai kalifikatzailea izendatzea

Eskabideak aurkezteko epea amaituta

Izapidetu

 

Arabako Foru Aldundiak arte eszenikoak eta musikalak zenbait modalitatetan ikasteko bekak ditu: dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa.

Apiril inguruan, Arabako Foru Aldundiak beka-eskaerak aurkezteko deialdia egiten du urtero.

Arabako gazteei irekitako prozedura da; 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan behar dira eta Araban eta/edo Trebiñuko enklabean bizi azken 3 urteetan.

Deialdiak 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori lagundu die beren ibilbidean zehar, goi mailako ikasketak egin ahal izateko.

Laguntzak emango zaizkie 2022. urtearen barruan egingo diren 250 ordutik gorako trebakuntza espezializatuko proiektuei. Kanpo geratzen dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.

Laguntzek, adibidez, arte eszenikoen espezializazioa jasotzen dute, hala nola dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa edo musikalak. Ikasketak honelako tokietan egin behar dira: unibertsitateak, nazioarteko eskolak, goi mailako eskolak, goi mailako kontserbatorioak, antzerki eskolak, zirku eskolak, dantza eskolak edo, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, betiere Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.

 

arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak

 

Bekaren zenbatekoa

Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekek 5.000 euroko gastua estaltzen dute atzerriko ikasketa proiektuetarako, eta 3.000 eurokoa estatuaren barruan egiten diren ekimenetarako.

 

2021eko deialdia

7 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 eurokoa. Honako hauek dira bekaren onuradunak:

  • Mireia Coma Castellas, arte musikalak.

  • Eolo Andino Dolez, arte musikalak.

  • Beatriz Asurmendi García, arte musikalak.

  • Laura Abrain Cariñena, zirku arteak.