null AUKERA - Emakumeentzako mentoringa film labur bat sortzeko

AUKERA eta nola sortu film labur bat

AUKERA eta nola sortu film labur bat

2022ko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 

Deialdia maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik (12:00ak arte). EPEA LUZATUTA!!

 

AUKERA emakumeek sortutako film laburrak egiteko mentoring programa bat da, (H)emen elkarteak sustatua, eta Zineuskadi, Kutxa Kultur, Zinebi eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien lankidetza duena. 

Deialdian 5 proiektu hautatzen dira, gutxienez 2 euskaraz, eta horiei laguntza ematen zaie gidoien garapeneko, zuzendaritzako eta ekoizpeneko mentoretzen bitartez.

Laguntza gisa, mentoretza bera EAEko edo Estatuko lehen mailako profesionalek egiten dute. Hautaketa bat egiten da, proiektu bakoitzaren beharren arabera profesional onenak esleitzeko.

 

 

Aukera programaren helburua

AUKERAk helburu hauek identifikatzen ditu programa gauzatzean:

  • Ikasketetatik profesional bilakatzeko ibilbide horretan, ikus-entzunezkoetan lan egin nahi duten emakumeak babestuko eta ahaldunduko dituen programa da AUKERA. 

  • Ikus-entzunekoen sektorean lan egin nahi duten emakumeei beren ibilbide profesionala EAEn hasi eta garatzeko lan aukera ematea. 

  • Euskal zinemaren sektorean eta film laburren esparruan, emakumeek sortutako lanen ekoizpena bermatzea, urtero emakumeek sortutako bi film laburren ekoizpena bultzatuz. 

  • Euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handitzea. 

  • EAEko film laburren jaialdietara eta film laburrak ekoizteko ikus-entzunezko dirulaguntzetara aurkezten diren proiektuen % 50 emakumeek sortutakoak izatea, 2024. urterako. 

 

 

Norentzat da Aukera?

EAEn jaio edo erroldatuta dauden eta zinemari edo ikus-entzunezkoei buruzko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18 eta 35 urte bitarteko emakumeentzako deialdia da.

Aurkezpen proposamena gutxienez hiru eta gehienez bost emakumeko taldeetan egin behar da, eta horien artean gidoilari, zuzendari eta ekoizle taldea egon beharko da.

AUKERAren web ofiziala web orrian dituzu film labur bat sortzen hasteko xehetasun guztiak.

 

Zertan datza Aukera?

Asteburu oso bat irauten duten mentoretza prozesuak dira; ostiral arratsaldean hasi eta igande arratsaldera arte.

Gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen mentoretza bakoitza maiatzetik uztailera bitartean egiten da, modu sekuentzialean.

Parte hartzaileek ikuspegi feministako ahalduntze tailer batean, dosierrak garatzeko tailer batean eta pitching tailer batean parte hartuko dute.

Proiektuak Zinebi jaialdiaren Industria atalean pitching saioan aurkeztuko dira. Zinebi Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren itxiera galan 3.000 euroko 3 AUKERA sari banatuko dira, proiektuen ekoizpenera bideratuak.