null Ayudas extraordinarias para la recuperación económica del sector cultural y creativo del THA y enclave de Treviño, tras la declaración de alarma sanitaria derivada de la pandemia del Covid-19 EUS

ALHan eta Trebiñuko enklabean kultura eta sormen sektorearen susperraldi ekonomikorako ezohiko laguntzen deialdia, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko osasun alarma deklaratu ondoren

24/08/2020

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura eta sormen sektorearen susperraldi ekonomikorako ezohiko laguntzen deialdia, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko osasun alarma deklaratu ondoren

Deialdi honen xedea hiru dirulaguntza mota finantzatzea da:

A) Gastu arrunta.

 B) Inbertsioak.

C) Kulturaren  proiektuak eta ekitaldiak diseinatzeko edo birdiseinatzeko azpiegitura eta ekipamenduen arloko gastuak.

Eskabideak aurkeztea eta epea

Eskura emanda, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo ituna duten udalen erregistro orokorretan.

Oharra
Irailaren 14an, astelehena, Olarizu eguna dela eta, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorra ordutegi berezia izango da, 9:15etik-12:30era

Bide elektronikoak erabilita, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan.

 

Izapidetu

 

Nolanahi ere, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio prozedura erkidearenak, ezartzen duena aplikatuko da.

Eskaerak aurkezteko hogeita hamar eguneko epea egongo da deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua 

Probintzia plaza 5, 3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 181818  luzapena: 52282

Hartzaileak

Laguntza hauen erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.

Gastu arrunterako laguntzen eta ondasun inbentariagarrietan inbertitzeko laguntzen kasuan, onuraduntzat hartuko dira kultura eta sormen sektoreko profesional autonomoak/autonomoak, ETEak eta mikroenpresa kategoria duten elkarteak, honako tipologia hauetakoren batean sartzen direnak: arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkua, musika); diseinu grafikoa; edizioa; arte bisualak; ilustrazioa; argazkia; kultura ondasunak zaharberritzea; arkeologia; arte galeriak; kultura kudeaketa, bitartekaritza eta aholkularitza; sorkuntza fabrikak; bibliotekonomia eta artxibo jarduera.

Eta kultura sektorekoak ez diren beste enpresa batzuk, beren jardueraren ehuneko 60 kultura eta sormen jardueretarako edo kultura ondareko proiektuetarako dela dioen zinpeko deklarazioa aurkezten badute.

Kultura jarduerak, programak eta ekitaldiak diseinatzeko edo birdiseinatzeko azpiegitura eta ekipamenduen arloko gastuei aurre egiteko laguntzen kasuan, onuradun izango dira profesional autonomoak, kultura eta sormen sektoreko ETEak, kulturaren arloko elkarte eta fundazioak, eta Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko administrazio publikoak, baldin eta berriro diseinatutako eta premia berrietara egokitutako kultura proiektu bat aurkezten badute Covid-19aren ondorioz.

Diru zuzkidura: 634.800 euros.

Egoera: zabalik. Aurkezteko epearen amaiera: 2020/09/14

 

Arazo teknikoak direla eta, kulturako aparteko laguntzei buruzko saioaren grabazioa ez da eskuragarri egongo webgunean.