angle-left Arabako Musika Bandak

Arabako Musika Bandak

Bandas de música

Arabako musika bandek egiten duten Arabako herrietatik kontzertu itzulia. Programan, Arabako Lurralde Historikoan eratuta dauden zazpi musika bandak parte hartzen dute: Agurain, Araia, Laudio, Bastida, Guardia, Elciego eta Vitoria-Gasteiz.

 

Arabako musika bandek egiten duten Arabako herrietatik kontzertu itzulia. Programan, Arabako Lurralde Historikoan eratuta dauden zazpi musika bandak parte hartzen dute: Agurain, Araia, Laudio, Bastida, Guardia, Elciego eta Vitoria-Gasteiz.

Programaren garapena

2016an hasi zen eta 2016an eta 2017an zehar abian jarri diren bi ekintzatan egituratzen da:
 

  • Gasteizko Udalaren Musika Bandak musika bandak dituzten herrietatik egiten duen kontzertu itzulia. 2016an, haren sorkuntzatik 100. urtea bete zen eta, urteurren hori dela-eta, ospakizuna Arabako Lurralde Historikora hedatu zen.
  • Arabako gainerako musika bandak horrelako musika talderik ez dagoen Arabako Lurralde Historikoko herrietan ematen dituzten kontzertuak. Programan, Arabako Lurralde Historikoan eratuta dauden sei musika bandak parte hartzen dute, lurraldeko beste hainbeste herritakoak: Agurain, Araia, Laudio, Bastida, Guardia eta Elciego.

 

Musika banden helburuak

Arabako musika banden programa Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak sustatzen duen ekimen bat da, eta musika talde horien aprobetxamendua hobetzeko eta Arabako musika bandak balioztatzeko apustu batean datza. Horren helburua da baliabide hauek aspalditik egiten ari diren ahalegin pertsonal eta instituzionalen araberako kultura oihartzuna edukitzea.

Lankidetza ekimen honen bidez lortu nahi diren helburuak hauek dira:
 

  • Kultura bizitza dinamizatzea
  • Arabako musika bandak balioztatzea
  • Musika sorkuntza landa herrietara eramatea
  • Festa egitarauen barruan jarduerak burutzea

 

2019ko programa