null BENDITAS - MUDA- ARABAKO PLAZETAN,

BENDITAS - MUDA- ARABAKO PLAZETAN,

02/06/2022

BENDITAS - MUDA- ARABAKO PLAZETAN,

Ordutegia: 17:00
Tokia: NAVARIDAS Ekintza anitzeko aretoaren ondoan
Prezioa: Doan

El mono habitado eta Proyecto Larrua konpainiek BENDITAS - MUDA antzezlanak aurkezten dute Nabaridasen.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.


Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko

 

Ikusi programa

 

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

 

BENDITAS

Artaldea larrean zaintzen ari diren bi emakumeri zerutik etorrita gertakizun batzuk gertatzen zaie.  Ama Birjinaren presentzia, espazio-ontzi extralurtar bat, satelite espioiak, espaziora botata zaborra edo Marten dagoen bizitza seinaleak teleskopioz behatuta, aitzaki ezinhobeak dira gai batzuei buruz hitz egiteko, besteak beste, gizarteria eta bere etorkizuna, filosofia, eboluzioa, feminismoa, gerra hotza, eta abar. Baina batez ere bizitzari buruz, hala haiena nola haiei so egiten ari den artaldearena, eta, nola ez, haien ikuspuntu berezitik beti.

 

MUDA

MUDA bi gorputzen eboluzioan zeharreko bidaia da. Bi emakumek espazioa, esperientziak eta berrikuntza prozesua partekatzen dituzte, eta aldaketa bat eragiten dute, garai berri bati bide emanez. Lozorroa alde batera utzita, etenaldi pertsonal bat elkarrekin aurrera egin eta eraldaketa bati bidea irekitzeko. 

Muda, Proyecto Larrua konpainiaren triptiko baten zatia da, larruazalari buruzkoa eta horren bidezko ezagutza eta babesari buruzkoa.