null BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Kuraia eus

BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Kuraia

22/10/2022 - 22/10/2022

BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Kuraia

Ordutegia: 19:30
Tokia: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
Prezioa: Doan

BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Kuraia

Prezioa: Doan

Data: Urriak 22, larunbata

Ordua: 19:30

Lekua: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Bernaola Zikloa 22-23 Musika Garaikidearen Nazioarteko XIX. Zikloaren egitarauaren lehen kontzertua da hau.

Sorkuntza berriko musika garaikideari eskainitako 14 kontzertu izango dira guztira, dantzarekin eta teknologia berriekin elkarrekintzan, eta horietatik 12 Gasteizko erreferentziazko kultur espazioetan emango dira, esaterako ARTIUMen eta “Jesús Guridi” Musika Kontserbatorioan. Araian eta Bilbon izango dira beste bi kontzertuak.

ENSEMBLE KURAIA

  • Xabier Calzada (txirula) 

  • Sergio Barranco (klarinetea) 

  • Luis Ibiricu (bibolina) 

  • Belén Fernández (biolontxeloa) 

  • María Eugenia Luc (zuzendaritza artistikoa) 

Luis de Pablo. In memoriam

Bilboko Ensemble Kuraia 1997an sortu zuen Maria Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoa dana. Taldeak gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea du lehentasun, eta haiei kalitate bikaineko talde profesional bat ematea, elkarlanean estu aritzeko.

Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilboko taldea: "Espainian erreferentziazko musika garaikidearen ensembleetako bat da" (Scherzo); "dena Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin" (Ritmo); "musikari fantastikoak" (Diario Información); "talde bikaina" (Doce notas), "sendoa eta oso trebea" (El Diario Vasco), "oso kalitate handikoa" (El comercio, Lima).

Ensemble Kuraia Bilboko "J.C. Arriaga" kontserbatorioko eta Kuraia jaialdiko talde egoiliarra da. Bere proiektuak kalitateagatik, aldakortasunagatik eta berrikuntzagatik bereizten dira. 2014an Yoko Ono artistarekin elkarlanean aritu zen "Sky piece to JC" performancean, Bilboko Guggenheim Museoan artistari eskainitako erakusketa zela eta.

2015ean "De aire y luz" diskoa (Orpheus diskoetxea) aurkeztu zen, Maria Eugenia Luc musikariaren musika ziklo homonimoaren integrala. Disko horrek kritika bikainak jaso zituen hedabide espezializatu guztietan, eta Urrezko Melomanoa irabazi zuen 2016an.

Kuraiarekin pertsonalki hainbat konpositorek jardun dute elkarlanean, hala nola Luis De Pablo, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano, Joan Guinjoan, Leonardo Balada, José Manuel López López, Cesar Camarero eta David Del Puerto.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGITARAUA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

•   J.S. Bach-A. Cazzaniga “4 invenciones a 2 voces”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       txirula, klarinetea, biolina, biolontxeloa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

•   Luis De Pablo “Solo Kunst”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       klarinetea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

•   Luis De Pablo “Un día tan solo”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       txirula, klarinetea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

•   Luis De Pablo “JH”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       klarinetea, biolontxeloa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

•   Luis De Pablo “Dibujos”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

       txirula, klarinetea, biolina, biolontxeloa