null KULTURA BONUA 2021

KULTURA BONUA 2021

16/12/2021

KULTURA BONUA 2021

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Kultura Bonuaren bigarren edizioa antolatu du, 10 euroko deskontuak dituzten 5.500 bonuekin.

Deskontu bonuak atxikitako establezimenduetan erostean eskatu behar dira, eta unean bertan aplikatzen dira.

Bonuak 2021eko abenduaren 3tik 2022ko otsailaren 28ra arte erabil daitezke.

Bonu motak:

  • 10 euroko deskontua euskarazko kultura produktu eta zerbitzuen 20 euroko gutxieneko erosketan.

  • 10 euroko deskontua euskaraz beste hizkuntza batzuetako kultura produktu eta zerbitzuen 30 euroko gutxieneko erosketan.

Barnean diren produktu eta zerbitzuak

Liburuak, komikiak eta nobela grafikoak; musika, filmak, dokumentalak eta serieak, grabazio formatu guztietan; musika tresnak; produktu kulturaltzat jo daitezkeen gainerako ondasun guztiak.

Arte ederren klaseak eta ikastaroak (hauek barne: kantua eta musika interpretazioa, dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa); bisita gidatuak ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara, profesionalek edota enpresek antolatuak; film emanaldietarako, antzerkirako eta zuzeneko musika jaialdietarako sarrerak; museoetako eta arte azoka pribatuetako sarrerak; zerbitzu kulturaltzat jo daitezkeen gainerako ondasun guztiak.

 

Informazio gehiago