“Ernestina de Champourcin” XXXI. poesia saria - kulturaraba
“Ernestina de Champourcin” XXXI. poesia saria

Xedea
Poema sortek 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokienez.
Lanak jatorrizkoak izan behar dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.
Hartzaileak
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean 16 urte bete dituzten pertsona fisikoek.
Ezin izango dute parte hartu aurreko bi edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.
Hizkuntza modalitateak
Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin daiteke aurkeztu.
Diru zuzkidura
Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.
Aurkezteko epea
Aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 20an amaituko da, 23:59an (penintsulako ordua). Data horren ondoren, postaz bidalitako dokumentazioa baino ez da onartuko, baldin eta zigilu-orrietan jasota badago epe barruan bidali zirela.
Lanak aurkeztea
Lanak aurkezteko bi modalitate aurreikusten dira, oinarrietan adierazten den eran.
-
Posta bidez:
Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa.
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila.
Probintzia plaza 5, 3. solairua. -01001 Gasteiz.
-
Posta elektronikoz:
Mezu elektroniko bat bidali behar da echampourcin@araba.eus helbidera
Kultura eta Kirol Saila / Departamento de Cultura y Deporte
Plaza de la Provincia 5, 3º. 01001 Vitoria- Gasteiz
945 18 18 18 luz. /ext. 52289; 52284
KulturAraba Bulegoa
Ordutegia:
Astelehena - asteartea: 10:00 - 13:00
Asteazkena: 16:00 - 19:00
Osteguna: 11:00 - 14:00