angle-left Musika Klasikoaren Udako Zikloa Araban

Musika Klasikoaren Udako Zikloa Araban

Ciclo de Música Clásica de Álava

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak musika klasikoko kontzertuak antolatzen ditu abuztuan Arabako Lurralde Historikoko hainbat lekutan, probintziako bizitza kulturala dinamizatzeko asmoz, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean.

Ibilbidea

Arabako Musika Klasikoaren Zikloa 2000. urtean jarri zen abian eta ordutik hainbat izen eta babesle izan ditu. Hasiera batean Araba Kulturalak antolatutako musika klasikoko zikloa zen. Araba Kulturaleko kide ziren Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Caja Vital Kutxa. Ondoren, Musika Kultua izena jarri zitzaion eta Aldundiak bakarrik antolatzen zuen. Azkenik, eta duela zenbait urtetatik, Aldundiak antolatutako programaren izena Arabako Musika Klasikoaren Zikloa da, eta 2011. urteaz geroztik Donostiako Musika Hamabostaldiaren laguntza jasotzen du.

Balorazio eta garapena

Arabako Musika Klasikoaren Zikloak oso harrera ona izaten du publikoaren artean, bai kontzertuak egiten diren herrietan bertan, bai Gasteizko publikoaren artean; izan ere, Gasteiztar asko joaten dira emanaldietara, kontzertuak askotarikoak eta kalitatezkoak izaten direlako. Sarrera doakoa da lekuak bete arte.

Parte hartzen duten udalek ere kontzertua gauzatzeko behar den laguntza eman ohi dute.