null ZINEMA ARKEOLOGIKOA. Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdi Ibiltaria.

Ondarearen Europako Jardunaldiak: ZINEMA ARKEOLOGIKOA. Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdi Ibiltaria.

21/10/2021 - 21/10/2021

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021

Ordutegia: 18:00
Tokia: BiBat Museoa. (Aiztogile kalea 54, Vitoria-Gasteiz).
Prezioa: Aforoa: Murriztua. Ezinbestekoa da erreserba egitea.

Dokumental honetan, Isaac Moreno Herri Lanetako ingeniariak Espainia eta Frantziako lautadak zeharkatuko ditu, eta bertan, erromatar galtzadek jarraitutako lekuak eta aztarnak ikusiko ditugu.

Erromatar inperioak inoiz egin gabea zen teknologia eta hedadura zuen errepide sarea planifikatu zuen. Bere helburu nagusiak konkistatutako herriak kontrolatzea eta merkataritza eta lehengaiak «caput mundi»ra (Erromara) iristea sustatzea izan ziren arren, galtzadek eta bideek lurraldea egituratu zuten, kulturak hurbildu zituzten eta estatu erromatarrean eta bertako kulturan integratzen lagundu zuten.

Dokumentalean, animazio eta irudi digitalen laguntzaz, azpiegitura horiek teknika harrigarri eta aurreratua zutela ulertuko dugu. Ondoren, gurdi erromatarren diseinu aurreratuaren, funtzionaltasunaren eta eraginkortasunaren xehetasunak ere ezagutuko ditugu.

Ficha técnica:

  • Kultura: rromatar Inperioa
  • Urtea: 2019
  • Iraupena: 53 min.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Zuzendaria: José Antonio Muñiz.
  • Ekoizpena: Structuralia, RTVE eta Digivisión.

Izena emateko epea: : jarduera hasi baino 48 ordu lehenago arte.

Erreserba: : 945101070 / info@kalearte.com .

Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak/europako-ondare-jardunaldiak