null Arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza-bekak eman dira

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza-bekak eman dira

05/11/2021

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza-bekak eman dira

Aurrekontua 5.000 euro izan da pertsonako, eta onuradunak Mireia Coma, Eolo Andino, Beatriz Asurmendi eta Laura Abrain izan dira

Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2021eko ekitaldian zehar arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntza deialdia ebatzi du, 20.000 euroko zenbatekoaz.

7 eskaera aurkeztu dira eta haietako lauri eman zaie laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Honako hauek dira bekaren onuradunak: Mireia Coma Castellas, Eolo Andino Dolez eta Beatriz Asurmendi García (arte musikalak) eta Laura Abrain Cariñena (zirku arteak).

"Garrantzitsua da laguntza mota horren aldeko apustua egitea, beka formatuan, gure tokiko kultura sareko gazteentzat, kanpoan prestakuntza jaso dezaten, eta etorkizunean egiten dituzten lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin, eta horrek modu batera edo bestera lurraldean eragina izango du", adierazi du del Valek.

Deialdi horrek 20 urte baino gehiago daramatza jada indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. ALHan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan, zeinak ematen baitira unibertsitateetan, goi mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan eta oro har arte trebakuntzako ikastetxeetan.