Kulturarabako larunbat musikalak - kulturaraba
Larunbat musikalak

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
Kontzertu horiek Arabako Foru Aldundiak antolatzen ditu, Kultura eta Kirol Sailak, eta urtean zehar egiten dira. Bertako artisten presentzia nabarmena duen zikloa da, baina beti Euskadiko eta Espainiako interpreteen talentuari eta garapenari irekia.
Kontzertuak eta ekitaldiak Arabako ondarearen leku enblematikoetan kokatzen dira, baina gehienbat Arte Ederren Museoak hartzen ditu.
LARUNBAT MUSIKALAK 2022
2022/04/02 –2022/12/03
Bi urteko isilunearen ondoren, larunbat musikalak itzuli dira
Apiriletik abendura, oporretako geldialdi txiki batekin, askotariko programazioaz gozatu ahal izango dugu.
Espiritu jostagarriarekin itzuli da musika: egun batzuetan erromantikoa, maitasuna inspirazio gisa hartuta, beste batzuetan dibertigarria, ardoaren doinuan kantatuz, sorginduta beste batzuetan. Baina beti hipnotikoa harparen, txirularen, pianoaren soinu inguratzaileekin Eta inoiz baino ahots gehiagorekin, hitza bere funtzio komunikatiboa gaindituta, gu bibrarazteko eta sentiarazteko.
Gainera, edertasun paregabeko bi kokalekutan: Gasteizko Arte Ederren Museoan eta Fontechako Orgaz Dorrean.
2022KO PROGRAMA
Lekua | Data | Programa / Artista |
---|---|---|
Gasteiz Arte Ederren Museoa | Apirilak 2 12:30 | Sonia San Román, Ulrich Calvo eta Eduardo Moreno |
Gasteiz Arte Ederren Museoa | Maiatzak 7 12:30 | Flauta, biola eta harparako musika frantsesa Alberto Itoiz, Carlos Seco eta Marion Desjacques |
Fontecha (Araba) Orgaz Dorrea | Ekainak 4 18:30 |
Zarzuela komikoa Teatro Titania Antzerkia |
Gasteiz Arte Ederren Museoa Antzinako musika asteko egitaraua | Irailak 3 12:30 | Barrokotik eta folkloretik egungo sorkuntzara Akordeoi Duoa María Zubimendi & Garazi Navas |
Gasteiz Arte Ederren Museoa | Urriak 1 12:30 | Inspirazione antica Time Stands Still Lorena García Maike Burgdorf |
Gasteiz Arte Ederren Museoa | Azaroak 5 12:30 | Maitasunaren mila aurpegiak Montserrat Sánchez Txaro Martínez Elena Ibarzabal |
Gasteiz Arte Ederren Museoa | Abenduak 3 12:30 | Espainiako musikaren lilura Belcorde Duoa |
Larunbat Musikalen historia
Larunbat Musikaletan, hasieran, Bibaten abesbatza kantaldiak eta Arte Ederren Museoan kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren, hilero lehenengo larunbatean, museoetara dohainik sartzeko egunaren batera, irailetik ekainera arte. 2013ko urtarrilean, Bibateko azken abesbatza kantaldia eman zen eta ordutik aurrera Arabako Arte Ederren Museoa da programazio leku bakarra.
Larunbat Musikalek egin duten ibilbidean, musikari nabarmengarriak igaro dira museotik, hala nola June Telletxea, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Lorena García, Rafael Bonavita, Alberto Itoiz, Roberto Casado, Virginia Gonzalo, Iñigo Alonso, Estibaliz Oraá, Víctor Parra, Carlos Seco, Eduardo Moreno, Luis Ibiricu, Nika Bitchiashvili eta askotariko jatorriko hainbat talde.
Programazio guztiaren plangintza zuzenean egiten du Kultura eta Kirol Sailak, iraileko programazioa izan ezik, Antzinako Musika Astean barruan baitago. Larunbat Musikalen historian zehar, lankidetzak egin dira Musikenerekin, Nazioarteko Musika Ikastaro-Jaialdiarekin, Músicos Sin Fronteras-ekin, etab.
Kontzertuen helburuak
Larunbat musikalak programa Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak 2012aren bukaera aldetik hona bultzatzen duen ekimen bat da, ondoko helburu hauek dituena:
-
Musika programazioa bultzatzea
-
Museoak eta, oro har, Arabako ondarea bisitatzea sustatzea
-
Bertoko talentuak edo sendotzeko bidean dauden musika-jotzaileak babestea
-
Entzuleria berriak garatzea eta sendotzea