angle-left Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa.

Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2020ko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa.

11/02/2020

San Prudentzio kartela/Cartel San Prudencio

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak egoki deritzo iragarki kartelaren lehiaketa publikorako deia egiteari, Araban 2020an San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren egunak ospatzeko jaiak direla-eta antolatuko diren ekitaldien berri behar bezala emateko.

Aurten berrikuntza bat izango da: “proiekturako deialdia” izeneko sistema ezarriko da. Deialdiaren oinarrietan aldaketa hori egitea erabaki da Arabako Kulturaren Plan Estrategikoan (2017-2020) jasotako diagnosiaren eta gomendioen ondorioz eta diseinuaren eta ilustrazioaren alorreko profesionalen eskaerei erantzuteko.

Eredu berri horren helburua da sortzaile hasiberrien eta profesionalen aukera berdintasuna ziurtatzea hautagaitzak aurkezteko hasierako fasean eta, aldi berean, azken-aurreko fasera iristen diren hautagaitzei aldundiko administrazioak agintzen dizkien zerbitzuak duintzea eta babestea. Horretarako, ordain ekonomikoa emango zaie fase horretan aurkeztutako lanei.

Sari honetara edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere haren nazionalitatea edo bizilekua.

Lehenengo fasean, hautagaiak DOSIER bidez aurkezteko epemuga: 2020ko martxoaren 4ko 23:59.

300 euro emango zaizkie –dagokion atxikipena izango du– finalistak izan direnei. Irabazleak 1.300 euroko ordainketa bakarra jasoko du –dagokion atxikipena izango du–.

 

Egoera: zabalik

Oinarriak hemen

Izapidetu