null San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa

Cristóbal Aguiló Dominguez, Arabako 2022ko jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

San Prudentzioko kartel lehiaketa

Cristóbal Aguiló Domínguez (Bromley Kent-en, Ingalaterran, jaioa eta Cartagenan, Murtzian, bizi dena) da San Prudentzioko eta Estibalizko Andre Mariaren Arabako  2022ko jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea.

Bost finalisten artean hautatu dute plastilina teknikarekin egindako obra.

 

San Prudentzioko eta Estibalizko Andre Mariaren Arabako 2022ko jaiak kartela

Badakigu nor den San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko 2022ko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea.

Jaiak ospatu eta jarduerak antolatuko dira berriro aurten eta, horregatik, kartel lehiaketa ere egin da berriz.

Edozein nazionalitate edo bizileku duten pertsona fisikoek hartu ahal izan dute parte lehiaketan. Bi fase nagusi izan ditu, ahalik eta ondoen orekatu ahal izateko partaidetza irekia eta azken diseinuaren emaitzak ahalik eta gehien profesionalizatzeko beharra.

Hala, lehen fasea lan dosier bat aurkeztean zetzan. Guztira 28 pertsonak aurkeztu zuten hautagaitza. Dosierrak hiru eta bost ilustrazio edo diseinu artean eduki behar zituen, eta horietatik gutxienez bik kartelak izan behar zuten. Lanak aurretik egindakoak edo aurkeztutako ideiaren simulazioak izan zitezkeen. Helburua zen epaimahai profesional batek exekuzio dokumentuaren kalitatea eta pertsonaren ilustrazio edo diseinu lanaren estiloa edo gaitasunak baloratu ahal izatea. Lanek ezin zuten sinadurarik edo identifikazio markarik izan.

Bigarren fasean, epaimahai profesionalak bost hautagai aukeratu zituen. Hauek izan ziren bost finalistak:

  • Maite Cantó Equisoian, Gasteiz.

  • Nerea Lecuona Campomar, Gasteiz.

  • Cristóbal Aguiló Domínguez, Cartagena, Murcia.

  • Naiara Errasti Otaño, Gasteiz.

  • Francisco Javier Andreu García, Torrent, Valencia.

Bost finalistek kartel proposamena egin behar izan zuten. Bukatuta, erdi bukatuta edo zirriborroa aurkez zezaketen, baldin eta proiektuak kartelaren estiloa eta konposizioa erakusten bazituen.

Lanek argitaragabeak, lehenago saritu gabeak eta hautagaiek egindakoak izan behar zuten. Finalista bakoitzak 300 euro jasoko ditu lan horregatik.

Eta, azkenik, hirugarren fasean, irabazlea, Cristóbal Aguiló Domínguez, hautatu zuen epaimahaiak. Aguilók 1.000 euroko saria jasoko du, baita 300 euro ere bere lanagatik, finalista guztiek bezala. 

                                                  
Epaimahaiak ez du parte hartzaileen izenen, jatorriaren eta abarren berri izan, eta kalitate, originaltasun eta sormen irizpideetan soilik oinarritu da, eta aurkeztutako lanen komunikazio ahalmena baloratu du.

Prentsa-oharra

 

Epeak eta faseak

  • Dosierra bidaltzea: 2022ko otsailaren 24ra arte, 23:59etan.
  • Hautatutako bost hautagaiei jakinaraztea: 2022ko otsailaren 25a.
  • Hautatutako bost pertsonek kartel proposamena bidaltzeko azken eguna: 2022ko martxoaren 13a, 23:59ak.
  • Kartel irabazlearen jakinarazpena: 2022ko martxoaren 14a.
  • Kartel irabazlearen proposamena bidaltzeko azken eguna: 2022ko martxoaren 27a, 23:59ak.
  • Kartel irabazlearen iragarkia: martxoaren 28ko astea.

 

Historia eta oihartzuna 

Kartel lehiaketa historikoa da eta tradizio handikoa lurraldeko diseinatzaileen artean.

San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaiak apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean ospatzen dira, eta ohikoak izaten dira barraskiloak, perretxikoak, Armentiako zelaira joatea eta ospakizuna girotzen duten danbor hotsak.

Pandemia urteak gorabehera, lehiaketa egoerari aurre egiten saiatu da, eta mantendu egin da, festaren ekitaldi tradizionaletako asko mugatuta egon diren arren.

Danborren eta upelen soinua entzunarazten duen San Prudentzioren omenezko erretretaren tradizioarekin pareka daiteke lehiaketa, edo Arabako hiriburuan, Gasteizen, Probintzia Plazan dagoen Foru Aldundiaren eraikineko balkoian jotzen dituzten tronpetekin. Ekitaldi hori telebista bidez ikusteko aukera izaten da, eta herritar askok ikusi ohi dute.

 

Aurreko deialdiak 


San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2020

2020an, Naiara Errasti diseinatzaileak aurkeztutako kartela izan zen lehiaketaren irabazlea. 

 

San Prudentzioko kartel lehiaketa 2020

 

 

Epaimahaiak honako hau nabarmendu zuen: ”Jaiekin loturiko elementuak (Estibaliz, Armentia, erretreta) erabili ditu modu berritzailean eta estereotipoetatik at. Jaiekin zerikusia duten irudiak ez dira bisualki oharkabean igarotzen. Berritzailea da bai kolorearen erabilera, bai irudien erabilera, bi dimentsioko lan laua osatu baitu”.

Irabazleak 1.300 €-ko saria lortu zuen.

 

Estibalizko San Prudentzio eta Andre Mariaren kartel lehiaketa 2019

2019an, Dani Urracak lehiaketara aurkeztutakoa izan zen kartel irabazlea.

 

Concurso de carteles San Prudencio 2019

 

Bertan, epaimahaiak erromeriaren ohiko itxura hartu zuen kontuan, eta Estibalizko Santutegiko eta Armentiako Basilikako irudiak batu zituen. Gogoratu euskal kostunbrismoaren pinturaren bat edo beste. Komikiaren hizkuntza elementu dibertigarri gisa sartzen du. Azkenik, euskal tipografia bat konpentsatzen du kapela edo txapela formako bere apurrekin.

Irabazleak 1.000 €-ko saria lortu zuen

 

(Iturria: Prentsa oharra)