angle-left “Irudi batek mila zurrumurruk baino gehiago balio du; Kulturartekotasuna eta bizikidetza Zaramagan” izeneko zurrumurruen aurkako argazki lehiaketa.

“Irudi batek mila zurrumurruk baino gehiago balio du; Kulturartekotasuna eta bizikidetza Zaramagan” izeneko zurrumurruen aurkako argazki lehiaketa.

16/07/2019

Concurso de Fotografía Antirumores

 

Pilar-Iparraldeko zurrumurruen aurkako agenteen  sareak Zaramagako argazki-lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Honakoa da aurtengo gaia: “Irudi batek mila zurrumurruk baino gehiago balio du; kulturartekotasuna eta bizikidetza Zaramagan”.

Noiz

Uztailaren 15etik irailaren 9ra
 

Non

Zaramagako jaietan
 

Deskribapena

Nahi duen orok har dezake parte, telefono mugikorra baino ez baita behar horretarako. Lehiaketaren oinarrietan adierazten den bezala, pertsona bakoitzetik gehienez 2 argazki onartuko dira, irudiak WhatsAppez bidali ahalko dira 645 721 860 zenbakira, irailaren 9 arte, eta horrekin batera, izen-deiturak, telefono zenbakia eta argazkiaren izenburua eman beharko dira. Aurkeztutako irudiek ezingo dute auzoan bizi diren atzerritar jatorriko pertsonekiko estereotiporik eta edo aurreiritzirik islatu.
 

Saria

50€, bi pertsonentzako afari bat eta zurrumurruen aurkako kita da.
 

Sari-banaketa

Irailaren 22an, 20:00etan, Llodio plazan epaimahiaren erabakia ezagutzera emango da eta sari-banaketa izango da.

 

Ekimen hau Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan dago. Estrategiaren xedea bizikidetza positiboa sustatzea da. Horretarako, aldaketa eragin nahi du gure jarrera indibidual eta kolektiboetan, migratzaileei eta aniztasun kulturalari buruzko zurrumurru faltsuak, aurreiritziak eta estereotipo negatiboak indargabetzearen alde lan eginez, aintzat hartuta horiek jokamolde diskriminatzaileen pizgarri direla, zeinek gizarte-kohesioa oztopatzen duten.