null Etxeko arte lanetan. GAZTEA

Etxeko arte lanetan. GAZTEA

29/09/2020

Confecciones domésticas. JUNIOR

ZER DA ETXEKO ARTE LANETAN GAZTEA?

Egitasmo berritzaile bat da, etxeko arteak (jostea, brodatzea, baratzezaintza, sukaldaritza… etxean ikasitako jardunbideen multzoa) eta arte garaikidea uztartzen dituena. Ekimen honen azken helburua da “etxeko” lanen multzo bat ekoiztea, Zas Kulturren egingo den erakusketa kolektiboan jartzekoa (Hedegile kalea, 84; Gasteiz).

 

NORI ZUZENTZEN ZAIO?

18 eta 30 urteko pertsonak, Vitoria-Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten dutenak.

 

ZER EGIN BEHAR DA?

Proiektu hibrido bat da (pedagogia, tutoretza, ekoizpena eta erakusketa), eta hiru fase ditu:

  • Lehen fasean, etxeko arteen inguruko bi tailer jarriko dira martxan (urriaren 17 eta 24an, larunbata, 10:00etatik 13:30era), eta arte garaikideko beste bi (urriaren 31n, larunbata, eta azaroaren 7an, 10:00etatik 13:30era); azkeneko bi horiek Zas Kulturreko lantaldeak zuzenduko ditu.

  • Bigarren fase batean, tailerretara etorritako pertsonek lan sorta bat egingo dute Zas Kulturreko lantaldearen tutoretzapean (azaroaren 9tik abenduaren 9ra).

  • Hirugarren fasean, erakusketa egingo da (abenduaren 14tik 24ra).

 

NOLA PARTE HAR DEZAKEZU?

Aurkeztu zure burua deialdi bikoitz honen ataletako batera:

1. Alde batetik, baldin eta etxeko arteen tailer bat zuzendu nahi baduzu, bidal egiguzu tailer proposamen bat Zas Kulturrera (espaciozas@gmail.com), bertan adieraziz zure datuak (e-posta, telefonoa) eta testu dokumentu bat (orri bat tailer bakoitzeko), guri azalduz zer egingo den, hiru ordu bana irauteko moduan.

2. Beste alde batetik, lau tailerretara bertaratu nahi baduzu (etxeko arteen bietara eta arte garaikideko bietara), eta gero erakusketa kolektiboan parte hartu, nahikoa duzu bidaltzea zure motibazioa azaltzen duen testu dokumentu bat eta azken urte honetan egindako artelanen bi irudi, bertan zehaztuz horien izenburuak, neurriak eta baliatutako teknikak.

 

ZER GERTATUKO DA AUKERATUTAKO PERTSONETAKO BAT BANAIZ?

Zein ataletara aurkezten zaren, ordainsariak hauexek izango dira:

  1. Etxeko arteen tailerrak zuzentzeko aukeratzen bazaituzte, diruz pagatuko zaizu: 300 € tailerreko.

  2. Lau tailerretan parte hartzeko aukeratua bazara (etxeko arteen bietan eta arte garaikideko bietan), alde batetik beka esleituko zaizu dohainik bertaratu zaitezen (baliatutako materiala ere tartean) eta, bestetik, 100 € jasoko dituzu lana ekoiztearen ordainsaritan. Diru funtsa bat ere zehaztuko da, erabakitzeke, Zas Espazioan erakusgai jarriko diren artelanak ekoizteko kostuei aurre egiteko.

 

NOIZ BUKATZEN DA AURKEZTEKO EPEA?

Bidali dokumentazioa espacioza@gmail.com helbidera 2020ko urriaren 12a 23:59 baino lehen.

 

NON ESKURA DEZAKZU INFORMAZIO GEHIAGO?

Joan zaskultur.com webgunera.