CONFERENCIA: Ahaztutako historiak. Historia de la comunidad gitana en Euskadi - kulturaraba
Ondarearen Europako Jardunaldiak: Ahaztutako historiak. Historia de la comunidad gitana en Euskadi
19/10/2021 - 19/10/2021

Ordutegia: 19:00
Tokia: BiBat Museoa. (Aiztogile kalea 54, Vitoria-Gasteiz).
Prezioa: Aforoa: Murriztua. Ezinbestekoa da erreserba egitea.
XV. mendean Euskal Herrira iritsi zirenetik gaur egun arte, ijitoak (buhameak, motzaileak, asiaganbariak, egyptiarrak...), mestizajearen, estigmatizazio betierekoaren, derrigorrezko banaketaren, jazarpenaren eta integrazioaren artean mugitu dira. David Martínek bost mende baino gehiagoko historia errepasatu du, eta gai hauek aztertu ditu: nola iritsi ziren, zer lanbide zituzten, zer hizkuntza zuten, zer genealogia zituzten, zer nolako inkisizio-errepresioa jasan zuten eta ijitoen aurkako zer legeri egin zioten aurre, zer nolako parte-hartzea izan zuten Gerra Zibilean... Ikerketa lan neketsu baten emaitza da, leku komunetan eta estereotipo negatiboetan erortzeko lan zaila saihesten duena, baina, aldi berean, biktimismotik eta doako gorespenetik ihes egiten duena, ijitoen idiosinkrasia errespetatuz eta bestela egiazko interpretaziorik izango ez lukeen informazioa iragaziz.
Hizlaria: David Martín. (Historian doktorea, EHUko Valentín Foronda Gizarte Historiako Institutuko eta Nafarroako Unibertsitateko ICSko kidea). .
Izena emateko epea: hjarduera hasi baino 48 ordu lehenago arte.
Erreserba: 945101070 / info@kalearte.com
Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak/europako-ondare-jardunaldiak