null HITZALDIA: Hezkuntza-inklusioaren adibide bat: 1932ko misio pedagogikoa Trebiñuko Konderrian (Añastro, Trebiñu eta Armentia Trebiñu).

Ondarearen Europako Jardunaldiak: Hezkuntza-inklusioaren adibide bat - 1932ko misio pedagogikoa Trebiñuko Konderrian (Añastro, Trebiñu eta Armentia Trebiñu).

23/10/2021 - 23/10/2021

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021

Ordutegia: 18:00
Tokia: Trebiñu. Gizarte-etxea. Erabilera anitzeko aretoa (La Magdalena kaleaEl puente z/g).
Prezioa: Aforoa: Librea, edukiera bete arte.

XX. mendearen hasieran, hirietarako exodoa hasi zen. Bizi-baldintza zailek, landa-eremuko lan-baldintzak hobetzeko aukera urriek eta hezkuntzarako sarbiderik ezak landa-eremuko biztanleei aukerak kentzen zizkieten. II. Errepublikako gobernuak Misio Pedagogikoen Patronatua sortu zuen analfabetismoa arintzeko eta nekazari munduan balio demokratikoak sartzeko.

Hitzaldi honen bidez, 1932an Trebiñuko Konderrian izan zen Misio Pedagogikoa ezagutaraziko du, eskola egonkorrak izan arren, hiriekiko atzerapen kultural eta hezitzailea bizi zuen udalerria. Proiektu pedagogikoa Trebiñu, Añastro eta Armentia Trebiñu herrietan garatu zen eta María Diez de Ure eta Hermógenes de la Fuente eskola-maisuek jaso zuten.

Hizlaria: : Roberto Alonso García. (Maisu erretiratua eta Miranda de Ebroko Cantera Irakaslearen Kultur Fundazioko kidea).

Antolatzailea: Ibita (Trebiñuko Ikasketen Institutua) eta Trebiñuko Udala

Informazio gehiagohttps://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak/europako-ondare-jardunaldiak