angle-left Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan ikerketa egiteko lau bekatarako deialdia

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan ikerketa egiteko lau bekatarako deialdia

03/06/2019

becas de investigación 2019

 

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak proposatu du deialdi publikoa egitea 2019an Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan ikerketa egiteko lau bekatarako.

 

Deialdiaren xedea

Deialdi honen xedea da lau beka ematea, lehiaketa bidez:

  • Beketatik hiru izango dira ekoizpen artistiko garaikidearen ikerketa, dokumentazioa,
  • kontserbazioa eta haren gaineko azterlanaren zabalkundea bultzatzeko, eta Arabako Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak zuzendu eta jagongo ditu.
  • Beste bat, Arabako Arte Ederren Museoaren erakusketa programatuen historikoko agirien eta argazkien artxiboaren ikerketa bultzatzeko.

 

Onuradunak

Bekak lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Espainiako herritartasuna, Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duen estaturen bateko herritartasuna izatea, eta Arabako Lurralde Historikoko nahiz Trebiñuko Konderriko zeinahi herritan erroldatuta egotea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean.

b) Lizentziadunaren tituluaren edo goi-mailako tituluren baten jabe izatea, Humanitateetan eta/edo garatu behar den proiektuaren espezialitateari lotutako jakintza arloren batean.

Atzerrian lortutako tituluek, edo titulartasun pribatua duten ikastegietakoek, baliozkotuak edo onartuak egon behar dute, eta ondorio zibil osoak eduki behar dituzte bekak ematen diren unean.

 

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

a) Arabako Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak zuzendutako bekak jarraian aipatzen diren ikerketa lerroetako edozeinetan garatu ahal izango dira, edo eskatzaileak proposatzen duen beste edozeinetan, baldin eta arte garaikidearen ezagutzan eta zabalkundean laguntzen badute eta museoarentzat interesgarria izan badaiteke:

  •  Artiumen bildumaren arloko ikerketa: museoaren funtsaren zati diren edo harekin lotura duten egileak, obrak, aztergaiak, kronologiak, artxiboak…
  •  Museoko arlo didaktikoko eta hezkuntzaren esparruko proiektuen garapeneko ikerketa.
  •  Arte garaikidea zaharberritzearen arloko ikerketa bide berriak.
  •  Arte garaikidearen ondare bibliografikoa eta dokumentala.
  •  Arte garaikidearen museoetako bisitarien azterketa.

b) Arabako Arte Ederren Museoak zuzentzen duen bekaren kasuan, proiektuaren xedea da Arabako Arte Ederren Museoak programatutako erakusketetako agirien eta argazkien artxiboa ikertzea.

 

Eskabideak aurkeztea eta epea

Laguntza eskabideak,  Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Probintzia plaza, 5), lan orduetan, hau da, 08:15etik 14:30era arte, astelehenetik ostiralera, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eskaerak aurkezteko ezarri dituen moduetan.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun natural izango da deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Pertsona bakoitzak deialdi honetako laguntza bat bakarra eskatu ahal izango du

 

Iraupena, zenbatekoa eta kopurua

Bekaren xede den lanaren iraupena hiru eta sei hilabete artekoa izango da, emakida jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.

Beka bakoitzaren zenbatekoa 3.000 euro izango da eta, gehienez ere, lau beka emango dira.

 

Argibide gehiago