Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko, 2022an
Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura arloko profesional autonomoek, enpresek eta kultura elkarteek sustatutako kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzen laguntzea. Laguntzak norgehiagoka bidez emango dira.
Eskaerak egiteko epea: martxoaren 31tik apirilaren 25era arte.
Informazio gehiago KulturAraba Bulegoak ONLINE AURKEZPEN SAIO bat antolatu du dirulaguntzari buruz hitz egiteko eta zalantzak argitzeko apirilaren 6an, asteazkena, 17:30ean, Zoom bidez.