angle-left Aire zabaleko pintura azkarraren Arabako jaietako XXVI. lehiaketaren deialdia. 2019ko maiatzaren 1a.

Aire zabaleko pintura azkarraren Arabako jaietako XXVI. lehiaketaren deialdia. 2019ko maiatzaren 1a.

25/02/2019

Aire zabaleko pintura azkarraren Arabako jaietako XXVI. lehiaketaren deialdia. 2019ko maiatzaren 1a.

Parte hartzaileak

Ondoko oinarriak betetzen dituzten pertsonek parte har dezakete.

Izena ematea

Lehiaketaren egunean bertan, 2019ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzailebakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.      

Teknika eta gaiak

Estiloa eta teknika libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 16:30etik 17:00etara aurkeztu beharko dira, izenpetu gabe.

Epaimahaiaren osaera

Epaimahaia arte plastikoekin lotutako pertsonez osatuta egongo da, zeinak Euskara, Kultura eta Kirol Sailak izendatuko dituen.    

Sariak

Lehenengo saria: 500 euro.   

Bigarren saria: 350 euro.       

Hirugarren saria: 250 euro.    

Laugarren saria, haur modalitatekoa, 16 urte baino gutxiagokoentzat da: 150 euro, pedagogia eta didaktika materialean.   

Dirutan ematen diren sariek dagokien atxikipena izango dute.

Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.

Erakusketa

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 17:00etatik 19:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan.

Sariak banatzeko ekitaldia

Ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 18:30ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegian.

Lanak itzultzea

Erakusketa amaitu ondoren jaso ahalko dira lanak.

Erakusketa amaitu eta hurrengo egunetik hiru hilabeteko epean jaso ez diren lanak Arabako Foru Aldundiaren esku geratuko dira.

Oinarriak onartzea

Lehiaketan parte hartuz gero, partaideek berariaz onartzen dituzte oinarri guztiak.

Argibide gehiago: