Arte eszeniko eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntzak - kulturaraba
Arte eszeniko eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntzak

Lehiaketa araubidean, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimika) eta musikalen alorretan norbanakoen garapena eta ezaguera bultzatzeko helburua duten dirulaguntzak ematea, oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien edo eszenaratzea edo muntaia berekin dakarten proiektuak alde batera utzita.
Hartzaileak:
Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:
- 18 urte beteta edukitzea eta 30 urte bete gabe.
- Azkeneko hiru urteetan etengabe Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko Enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Ezin daitezke laguntza hauen onuradunak izan Arabako Foru Aldundiak sustatu dituen laguntzen barruan lehenagoko bi deialditan espezialitate edo arlo berdinerako laguntza jaso duten pertsonak.
Eskabideak aurkeztea eta epea:
Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra, Probintzia plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz
Bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan.Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko.
Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egongo da, oinarri hauek ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.
Aurrekontu baliabide erabilgarriak eta laguntza motak
Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 20.000 eurokoa da.
Laguntza motak:
- Atzerrian gauzatu beharreko proiektuak 5.000
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eta Espainiaren barruan gauzatu beharreko proiektuak 3.000
Informazio gehiagorik:
Kultura Ekintza Zerbitzua / Servicio de Acción Cultural
Plaza de la Provincia 5, 3º. 01001 Vitoria- Gasteiz
945 181818 luz./ext. 52271
Egoera: 2020ko deialdia zabalik, ekainaren 1etik 30era arte