null Crash Cómic EUS

Komiki lehiaketa - Crash Cómic 2020

07/10/2020

Komiki lehiaketa - Crash Cómic 2020

PARTAIDEAK

Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak.

Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:

  • A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat.
  • B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat.

 

GAIA, MODALITATEA ETA FORMATUA

  • Gaia librea izango da eta pertsonaiak originalak izan beharko dira.
  • Obrak zuri-beltzean edo kolorean bidali ahal izango dira eta orri bateko hedadura izango dute, euskeraz edo gazteleraz idatziak izanik.
  • Formatu digitalean bidaliko da: JPG RGB bidez, 300 ppp-ko bereizmenarekin eta DIN A4 neurriarekin.
  • Artxiboaren tamaina gehienez 5.000 KB-koa izango da.

 

AURKEZPENA

Obrak erantsitako fitxategi batean bidaliko dira concursocrashcomic@gmail.com posta elektronikoaren helbidera, mezuaren gorputzean idatzita izenburua, egilearen izena, adina, helbidea eta telefonoa. Halaber NAN-en kopia erantsiko da.

Bidalketa epea 2020ko urriaren 1ean zabalduko da, 2020ko azaroaren 1eko 14:00etan amaituz.

 

EPAIMAHAIA

Komikiaren munduko adituekin osatutako epaimahai batek obrarik onenak hautatuko ditu. Epaimahaiak bat-etortzearen araberako erabakiak hartuko ditu eta bere hautaketa apelaezina izango da. Sarietako edozein eman gabe utzi ahal izango da.

Epaia abenduaren lehenengo astean jendarteratuko da. Era berean, komiki garaileak Arabako “Diario de Noticias” egunkarian argitaratuko dira, abenduaren bigarren astean zehar.

 

SARIAK

1. A Modalitatea:

  • Lehen Saria, marrazki materialari dagokio 300 €-rekin hornitua.
  • Bigarren Saria, marrazki materialari dagokio 200 €-rekin hornitua.
  • Hirugarren Saria, marrazki materialari dagokio 100 €-rekin hornitua.

2. B Modalitatea:

  • Lehen Saria, 600 € gehi TMEO aldizkarian komikiaren argitaratzearekin hornitua.
  • Bigarren Saria, 500 €-rekin hornitua.
  • Hirugarren Saria, 400 €-rekin hornitua.

Saritutako obren jabegoa une orotan egileari dagokio, baina organizazioak horiek argitaratzeko eta/edo erreproduzitzeko eskubidea erreserbatzen du, horretarako haren baimenik behar izan gabe.

 

SARITUEN ARGITALPENA

Saritutako komikiak Arabako “Diario de Noticias” egunkarian argitaratuko dira.

 

ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen erabateko onarpena inplikatzen du. Hauen interpretazioaren inguruko zalantzak organizazioak ebatziko ditu. Eta honek, lehiaketaren funtzionamendu egokirako komenigarritzat jotzen dituen aldaketak erantsi ahal izango ditu, hala badagokio.