DANTZAN BILAKA 2021 AURKEZPEN JARDUNALDIAK - kulturaraba
DANTZAN BILAKA 2021 AURKEZPEN JARDUNALDIAK
08/10/2021 - 10/09/2021

Ordutegia:
Tokia: Artium Museoa (Gasteiz)
Prezioa: Doan
Urriaren 8an, 9an eta 10ean Dantzan Bilaka 2021eko Programaren , azken jardunaldiak egingo ditugu Artium Museoan. Bertan, edizio honetako 7 parte-hartzaileen koreografia-prozesuen laginak ikusi ahal izango ditugu: OIHANA ALTUBE; LEIRE ARANBERRI; DENIS MARTINEZ; DPVILLANUEVA; RAFA ARENAS #8211 IDOIA RODRIGUEZ; UNBAPTISTED INFANTS; OIHANA VESGA.
Dantzan Bilaka, etengabe aldatzen ari den programa bat da, esperientziak kontrastatzeko eta koreografia-sorkuntzako prozesuak partekatzeko esparru bat zabaltzeko asmoarekin sortua, ideien eta hizkuntzen aniztasuna sustatuz Euskal Herriko praktika koreografikoa indartu nahi duena. Programak elkarrizketa erraztuko duen lan-testuinguru bat eskaini nahi du, koreografo berrien sorkuntza-prozesuak babestu, lagundu eta ikusarazteko. Sarrerak doan izango dira jarduera guztietarako, baina aldez aurretik izena eman beharko da, baita kanpoko jardueretarako ere.
GONBIDAPENAK ESKATU: info@addedantza.org helbidean, gonbidapenak eskatzeko epea ekintza bakoitzaren egun berean goizeko 11:00etan bukatuko da.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Programa
Ekoizpena, kudeaketa eta komunikazioa: ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea. Batzorde artistikoa: María Ibarretxe, Ibon Salvador. Artium Museoaren eta Azala Kreazio Espazioaren laguntzarekin batera.