angle-left Hitzaldia: "La plaza frontón, ágora vasca. Monumentalidad, antropología e identidad del lugar".

Hitzaldia: "La plaza frontón, ágora vasca. Monumentalidad, antropología e identidad del lugar".

16/11/2019 - 16/11/2019

Hitzaldia:

Horario: 18:00
Lugar: Udaleko erakusketa aretoan. Arraia-Maeztu
Precio: doan

Eguna: Azaroak 16

Hitzaldia: Iñaki Uriarte. Arkitektoa

Eztabaida: 

Ekain Jiménez. COAVN-Arabako kulturako kidea

Ramón Urbina. Arabako Euskal Pilota Elkarteko kanpo harreman eta komunikazio arduraduna

Iñaki Uriarte. 

Arabako frontoiak

Pilota jokoa gure kultura tradizioko denbora-pasa berezienetako bat da, “euskaldunen festa nagusia”, Wilhelm von Humboldt (1767-1835) hizkuntzalariaren hitzetan.

Jokoaz eta hartan aritzeko modu ezberdinez gain, gure lurralde historikoko herri askotan plazetako frontoi irekiak ditugu oraindik ere, zorionez. Gizarte intereseko lekuak dira; izan ere, elkartzeko eta eguneroko bizitzako hartu-emanetarako tokiak dira, eta, gainera, kultura balio nabarmenak dituzte, hirigintza, arkitektura eta paisaia ezaugarriak direla-eta, eta, normalean, dauden tokiaren arima eta izaera eratzen dituzte.

Arabako Foru Aldundiak hitzaldi-solasaldi ziklo hau antolatu du kultura ondare aberats horren balioa aintzat hartua izan dadin, haren berri emateko eta haren garrantzia azpimarratzeko.