null Dirulaguntza deialdi publikoa udalek eta kuadrillek sustatutako kultura jarduerak garatzeko. 2020ko ekitaldia.

Dirulaguntza deialdi publikoa udalek eta kuadrillek sustatutako kultura jarduerak garatzeko. 2020ko ekitaldia

27/03/2020

Convocatoria pública de subvenciones para desarrollo de actividades culturales promovidas por Ayuntamientos y Cuadrillas, ejercicio 2020.

Aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte

Oinarriak hemen

Izapidetu

Deialdi honen bitartez, dirulaguntzak eman nahi dira, lehiaketa bidez, eta horren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean udalek eta kuadrillek 2020rako sustatutako kultura ekimenak garatzeko laguntzak ematea, betiere emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen dutenak babestuta, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onesten dituen Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Erakunde onuradunak eta baztertuak

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.

Eskabideak aurkeztea eta epea

Laguntza eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan. Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte