null Dirulaguntzen deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2022ko ekitaldian.

Dirulaguntzen deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2022ko ekitaldian.

Subvenciones

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2022ko ekitaldian udalek eta kuadrillek (Gasteizko Udalak eta hura parte den kuadrillak izan ezik)  sustatutako kultura ekimenak garatzeko .

Bi dirulaguntza modalitate ezartzen dira:

  • 1. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro edo txikiagoa duten kultura proiektuak.

  • 2. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro baino handiagoa eta 20.000 euro baino txikiagoa duten kultura proiektuak.

 

Erakunde eskatzaileek proiektu bakarra aurkeztu dezakete, eta bi modalitateetako bat aukeratu behar dute aurkezteko.

Laguntzak norgehiagoka bidez emango dira.

Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 2tik 20ra arte.

Informazio gehiago