angle-left Edurne Zabalo & Gorka Hermosa. Sábados musicales

Edurne Zabalo & Gorka Hermosa. Sábados musicales

11/01/2020

Edurne Zabalo & Gorka Hermosa. Sábados musicales

Horario: 12:30
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

Larunbat musikalak programaren barruan, urtarrilaren 11n, larunbata, 12:30ean Edurne Zabalo klarinetistak eta Gorka Hermosa soinujoleak osatzen duten bikoteak kontzertu bat Arabako Arte Ederren Museoan eskaniko du.

Edurne Zabalo & Gorka Hermosa

Edurne Zabalo klarinetistak eta Gorka Hermosa akordeoilariak osatzen duten bikoteak Gorkak berak bikotearentzat berariaz idatziriko konposizioak interpretatuko ditu. Hermosaren musikak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, CIA IMC-UNESCO konposizio saria. Azken bi urteotan, haren musika kontinente ezberdinetako orkestrek interpretatu dute eta haren ganberarako musika  hainbat entzunaretotan entzun ahal izan da, besteak beste, honako hauetan: Berlingo Filarmonikarenean, Washingtongo National Opera Kennedy Centerren eta Madrilgo Auditorium Nazionalean. Hermosaren estiloak Iberiar penintsulako musika herrikoien, jazzaren eta musika klasikoaren arteko oreka zaindua du.

Gasteizko Kontserbatorioko irakaslea den eta ganbera zein orkestra-musikan esperientzia handia duen Edurne Zabalo klarinetistak, berriz, errepertorioari sentsibilitatea eta berezko nortasuna eransten dizkio.

 

EDURNE ZABALO. Klarinetista

Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako musika eskolan hasi zen musika ikasketak egiten eta Donostiako eta Gasteizko kontserbatorioetan jarraitu zuen prestakuntza. Gainera, Psikopedagogia ikasketak egin zituen EHUn, irakaskuntzarekiko nahiz pedagogiarekiko interesa eta musika uztartzeko.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Pablo Sarasate Orkestrarekin jo izan du. Ganbera musikaren arloan hainbat taldetan aritu da partaide eta laguntzaile gisa. Sotto Voce orkestra lirikoaren partaide izan da eta harekin batera hainbat opera eta zarzuela ekoizpen egin ditu, eta beste hainbat musika talderen partaide ere izan da.

Irakaskuntzari dagokionez, klarinete irakaslea izan da hainbat musika eskolatan. Haren interprete jarduna eta irakaskuntzarekiko interesa eta ardura banaezinak dira.

 

GORKA HERMOSA. Soinujolea

Gorka Hermosaren ibilbide polifazetikoari dagokionez (interpretea, konpositorea, ikertzailea, pedagogoa…), akordeoia duintzeko egiten duen ahalegina nabarmendu beharra dago.

Javier Ramosekin, Thierry Pailletekin eta Friedrich Lipsekin ikasi zuen eta akordeoiko goi-mailako ikasketak Gasteizko kontserbatorioan amaitu zituen, ohorezko sariarekin. Estatuko eta nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, eta, horri esker, Espainiako orkestra sinfoniko batean (RTVEko orkestran, hain zuzen ere) bakarlari gisa jo zuen lehen akordeoilaria izan zen, baina, gerora, beste hainbat orkestratan aritu da.

Sari ugari jaso ditu eta akordeoirako eta orkestrarako konposatu dituen lanak hainbat herrialdetan estreinatu dira. Hogeita hamar bat lan diskografikotan hartu du parte eta zazpi CD argitaratu ditu.

 

EGITARAUA - PROGRAMA

- Gernika, 26/4/1937

- Neotango Concerto

  • I Ekia
  • II Anantango
  • III Milonga del vent
  • IV Galliano en Santiago

- Un incendio en la nieve

- Palmi

- 3 Dances from Iberia

  • I Brehme
  • II Saudade Ártica
  • III Paco