angle-left BERTAN BEHERA. Gorputz traumatizatua espazio batean. Oihane Amurrioren proiektu artistikoa Eskualdea programaren barruan

BERTAN BEHERA. Gorputz traumatizatua espazio batean. Oihane Amurrioren proiektu artistikoa Eskualdea programaren barruan

14/03/2020 - 14/03/2020

BERTAN BEHERA. Gorputz traumatizatua espazio batean. Oihane Amurrioren proiektu artistikoa Eskualdea programaren barruan

Horario: 18:00
Lugar: Mugako San Andres Komentuaren aurriak, Bastida
Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

Bertan behera geratzen da hurrengo jakinarazpenera arte

GORPUTZ TRAUMATIZATUA ESPAZIO BATEAN. Oihane Amurrioren proiektu artistikoa Eskualdea programaren barruan

Performancea

Noiz: martxoaren 14an

Ordua: 18:00etan

Non: Mugako San Andres Komentuaren aurriak, Bastida

 

Autobus-zerbitzua

Data: 2020ko martxoak 14, larunbata

  • Irteera: Bilbo, Moyua plaza Ercilla kalearekin, 16: 00etan.
    • Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 17: 00etan.

· Irteera: Bastida, 20: 00etan.

    • Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 20: 30ean.
    • Geldialdia Bilbon, Moyua plaza, 21: 30ean.

 

Doako autobus-zerbitzua, aldez aurretik izena emanda, posta elektronikoz, helbide honetara: eskualdea@gmail.com, izen-abizenak eta autobusa hartuko den herria adieraziz.

 

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Harremanetan jarri nintzen arkeologoak esan zidan antzina bazeudela arku batzuk, akueduktu bat, ura nire fuentelosfrailes izeneko baratzearen ingurutik komenturaino zeramana. Arku horien ibilbidearen silueta AEBetako armadak 70eko hamarkadan egin zituen aireko argazki batzuetan ikus daiteke.

Nire aitaren familia osoa Bastidakoa da, eta han baratze txiki bat dugu. Hausnartzera joaten naiz hara.

Duela denbora bat 1997ko bideo bat aurkitu nuen. Nire baratzean. Ni agertzen naiz. Ez nuen urtebete ere.

Biluzik nago belarretan jolasten. Berehala konektatu nuen bideo horrekin. Oroitzapena da, baina nire lan plastikoaren antz handia du.

Ikustean, neure burua ikustean, ez dut ezagutzen. Filmatutako gorputz horretan ez dut nire egungo gorputza ezagutzen. Baina ikaratu egiten naiz berbera dela pentsatzean eta aldaketez ohartu ahal izatean.

Espazio hori beti izan da berezia niretzat.

Proiektu hau espazioaren (Bastida, nire baratzea) eta nire gorputzaren kartografia gisa planteatzen dut. Diziplinaz haraindiko bilaketa gisa, gogoeta eta ikerketa gisa. Zer da gorputz bat espazio batean? Nola eraikitzen da gorputza? Eta espazioa? Nola eragiten diote elkarri?

El cuerpo traumado en un espacio proiektuak gorputzaren bizitza-, emozio- eta arnasgune-espazioari aurre egiten dio bere ukazioarekin, irudi gisa, sentsazio baten euskarri, arkitektura baten elementu gisa jardutea proposatzen baitio. Pieza interpretazio askotara zabaltzen da, non lekuaren historia, kultur herentzia eta deialdiaren itxaropenak irakurketa bideratuz baitoaz. Iluntzean aktibatutako ekitaldi performatikoa, detailea sentsazio eta kontzeptu bihurtzen den unean, eta Bastidako elizako kanpaiak, beren soinu atabikoarekin, Nasim López-Palaciosek horretarako egindako musika elektronikoko pieza bat lagun dutela

Espazioaren esperientziaren, argazkigintzaren eta performancearen bidez, Oihane Amurrio artistak bere nortasuna arakatzen du, artistaren rolaz eta egungo gizartean duen balioaz gogoeta egiten du. Amaitzean, solasaldi bat egongo da eta, bertan, artistarekin eztabaidatzeko aukera egongo da haren proposamenaren inguruan.

 

Kredituak:

Artista: Oihane Amurrio

Musika-lana: Nasim López-Palacios

Performerrak: Ainhoa Urme, Alex Do Carmo, Anzhelika Pankova, Itxaso Sánchez, Jon Ander Muñoz, Nasim López-Palacios, Samuel Garnica y Thais Martínez.

Eskerrak:

Fran Zumalabe, Gómez Selva, Isaac Amurrio, Maialen Sánchez, Mikel García, Txaro Amurrio, Carlos Seijo y Xabier Rentería

 

ARTISTAREN BIOGRAFIA

Oihane Amurrio (Bilbo, 1996). Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2014-2018), eta Talentia saria jaso zuen. Toki askotan egin ditu erakusketak: Embassy Gallery (Edinburgh, 2019), Centro Cultural Torrezabal (Galdakao, 2019), Club Deseo (Bilbo, 2019), BilbaoArte (Bilbo, 2018), Sala Amadís (Madril, 2017), Galería Cosmos (Bilbo, 2016), Bizkaia aretoa (Bilbo, 2016), Espacio Open (Bilbo, 2016)…

Ondoko sariak jaso ditu: Bilbao European Schools Zinema Fest, BItaBE eta ArteinVisible.

Gaur egun, Final Gallery Fantasy proiektua garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Plastikoko bekari, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren Eskualdea bekari eta Bilboko FabLab-en Maker Ekintzailea izeneko egoitzari esker.

www.oihaneamurrio.com