angle-left Elena Martinez de Murguía & Rafael Bonavita. Larunbat musikalak

Elena Martinez de Murguía & Rafael Bonavita. Larunbat musikalak

05/10/2019 - 05/10/2019

Elena Martinez de Murguía & Rafael Bonavita. Larunbat musikalak

Horario: 12:30
Lugar: Arabako Arte Ederren Museoa
Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

Larunbat musikalak programaren barruan, urriaren 5ean, larunbata, 12:30ean, Elena Martinez de Murguíak eta Rafael Bonavitak Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat eskaniko dute.

 

Elena Martínez de Murguía

Zango biola

 

Donostian jaio zen eta umetan, familian, izan zuen lehen kontaktua musikarekin. Antzinako musikarenganako interesak bultzatuta, zango biolarekin hasi zen lanean, lehenbizi Jose Vazquezekin eta, ondoren, Toulouseko Kontserbatorioan, Philippe Pierlotekin eta Coen Engelhartekin. Geroago, teknika hobetzen jarraitu zuen Jaap ter Lindenekin.  

Ensemble Diatessaron taldea sortu zuen, eta haren zuzendaria da, Rafael Bonavitarekin eta Juan Vegarekin batera. Bi disko grabatu ditu: Le Basque, zeinak antzerkiko dantza barrokoaren eta dantzari tradizionalen arteko lotura estua adierazten duen, eta Godalet, euskal musika tradizionalean oinarritua.

Elenak hainbat kontzertu eman ditu ziklo eta jaialdi ospetsuetan, gure mugen barruan eta haietatik kanpo. Eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko beso biolaren titularra da, 1982tik.

Kea abesbatzarekin batera, Agusti Charlesen Requiem de l’Oubli estreinatu zuen Madrilgo Auditorium Nazionalean eta Bartzelonako Petit Palaun.

Horrez gain, nabarmendu beharra dago Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelan egiten duen lana: besteak beste, Barrok…ino umeentzako ikuskizuna sortu zuen, Teatro Paraiso eta Charlotte Fallonekin batera, zeinak Festclásica 2016 saria jaso zuen.

 

Rafael Bonavita

Tiorba, gitarra barrokoa, bihuela 

 

Uruguain jaioa eta Basileako (Suitza) Schola Cantorum ospetsuan diplomatua, Rafael Bonavita hari pultsatuzko antzinako instrumentuen arloko musikaririk handienetakoa da gaur egun. Bere ikaskuntzan estilo eta joera desberdinak bateratu ditu beti, entzuleekiko hurbiltasuna eta antzinako musikaren eta egungoaren arteko lokarriak bilatu nahian.

Jordi Savall, Marc Minkowski edo Rene Jacobs bezalako zuzendariekin elkarlanean aritu eta gainera hainbat grabazio egin eta gero, Rafael Bonavita bakarlari lanean eta proiektu pertsonaletan ari da orain.

Kontzertu emaile eta pedagogo gisa lan ugari egiten ditu Europan, Asian eta Hegoaldeko Amerikan, eta bere jarduera nagusia osatzeko, beste errepertorio batzuk ere askotan jotzen ditu, hala nola, musika garaikidea edo flandestarra.

Bakarlari gisa egin dituen grabazioen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Principe delle Muse; Sanz-Murcia, danzas para guitarra barroca; Música Moderna, tiorbarako Italiako barrokoko abangoardiako musikari buruzkoa; Al compás de la vihuela, zeinetan Bonavitaren beraren zenbait konposizio eta Espainiako Errenazimentuko beste zenbait jasotzen diren, eta Bach-Bonavita, barrokoko lauterako musika biltzen duena. 2013an Un Sarao de la Chacona diskoa argitaratu zuen, zeinetan Nuevo Sarao taldea zuzendu zuen Joan Araniesen Bigarren Liburu osoaren lehenengo grabazioan.

 

EGITARAUA – PROGRAMA

 Elena Martinez de Murguía &  Rafael Bonavita

   Zango viola / Viola de Gamba - Tiorba eta gitarra barrokoa /Tiorba y guitarra barroca

 

Diego Ortiz (c. 1510-1570)

Tratado de Glosas, Roma 1553……………...…………......…Recercadas sobre tenores (segunda/settima/qvarta/primera)

 

Marin Marais    

Pièces de violes 2ème livre, Paris 1701……………………… Folies d’Espagne

 

Robert de Visée (c. 1650-1725)

Manuscript Vaudry de Saizenay, 

Besançon ca. 1699……………………………………..……… La Muzette

 

Marin Marais

Pièces de violes 3ème livre, Paris1711…………………………Grand Ballet

 

Santiago de Murcia ………………...……………………………Bailad Caracoles

 

Manuscrit de Foix…………………….................................…...Chanson de St. Jaques en couplets

Anonymous s. XVIII                                                                  Pelegria naizela

 

Aita Donostia eta Iztuetaren Kantutegiak................................. Ormatxulo, Donostiako hiru damatxo, Belaun txingoa

Cancionero Aita Donostia, Iztueta                   

 

Codex Martinez Compañón………...……………………………Lanchas para baylar

Perú s. XVIII