null Emakume Kartagileak. Memoria bizia

Emakume Kartagileak. Memoria bizia

24/03/2021 - 31/01/2022

Emakume kartagileak_Naiperas

Ordutegia: Museoaren ohiko ordutegia
Tokia: Arabako Fournier Karta Museoa · BIBAT
Prezioa: Sarrera doan. 6 pertsonara mugatutako taldeak

   

 

  EMAKUME KARTAGILEAK. MEMORIA BIZIA

Arabako Fournier Karta Museoan Emakume kartagileak. Memoria bizia erakusketa aurkezten dugu, Fournierren fabrikan kartak ekoizten egindako lana nabarmenduz, eta gure hiriaren historiaren zati gisa. 

 

Heraclio Fournierrek 1870ean eratutako karta fabrikaren hasieratik, XIX. medearen amaieran Gasteizko industria eraldatzen hasi zen bitartean, bertako langileen zati nagusi bat emakumeak izan ziren. Zenbait unetan, karta fabrikan gizonak baino emakume gehiago ari ziren lanean. 

 

Fournier enpresaren 150. urteurrenarekin bat eginez, Arabako Fournier Karta Museoak omenaldia egin nahi izan die Fournierreko emakume kartagileei. 

 

 INFO +

Triptikoa