null Udazkez honetan, #kulturaSegurua

Udazkez honetan, #kulturaSegurua

04/11/2020

Este otoño, #CulturaSegura

Foru Aldundiak “Udazken honetan, #KulturaSegurua” kanpaina aurkeztu du

Ikustaldi antzeztuak jauregi-dorreetan, hitzaldi eta lehiaketak museoetan, lantegiak, eta beste jarduera batzuk

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak gaur “Udazken honetan, #KulturaSegurua” izeneko kanpaina aurkeztu du, hurrengo hilabetetarako aurreikusitako programazio guztia bilduko duena, “baldin eta egoera epidemiologikoak ahalbideratzen badu, eta murrizketa berrietara moldatuta”.

            Haren barnean dauden jarduera batzuk dagoeneko aurkeztu dira, batzuk lankidetzak eta beste batzuk jarduera berekiak: Bernaola Festival, PixKat, Danzálava, Tetrapack Amarikan, Mazoka. Eta beste jarduera batzuk, hala nola GazteFilm Fest, geroago aurkezteko asmoa dago. Hauek dira gaur aurkeztutako jarduerak:

Museo Zerbitzuaren jarduerak

  • Hitzaldi zikloa: “Bi mende arteko artista arabarrak Arabako Arte Ederren Museoaren bilduman”. Eguerdiko 12etan, egun hauetan:
    • Azaroak 28, Ignacio Díaz Olano. Hizlaria: Santiago Arcediano Salazar.
    • Abenduak 5, Pablo Uranga Díaz de Arcaya. Hizlaria: Ana Arregi.
    • Abenduak 12, Joaquín Bárbara Balza. Hizlaria: Egoitz Bernaola Luxa.
    • Egile bakoitzari eskainitako astean zehar, museoaren ikustaldi gidatuak hari buruzkoak izango dira.
    • Ziklo horrez gainera, “El silencio de Elvira”ren antzezpena egingo da, azaroaren 21ean, larunbata, 12,30etan. Elvira Zuluetak, garai batean bere jauregia izan zen museoko atarian, haren iraganari buruz jardungo du. Arantza Corderoren narrazio antzeztua, emakume horren pertsonaiari eta historiari buruzkoa, Claudia Montesen ahotsaz lagunduta.
    • Aretoak 23 lagunentzako edukiera du, eta erreserbak 945 18 19 18 telefonoan eska daitezke; gehienez bi lagun erreserba bakoitzean.

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren jarduerak

Kultura eta ondarea elkartzen dituzten hiru jarduera, udalerri bakoitzeko biztanleentzako.

  • “Harlanduen bidea”k azaltzen du Orgaztarren Fontechako jauregi-dorreko harlanduek jarraitu zioten bidea. Lau ikustaldi, 10etan eta 12etan bi igandetan: azaroaren 22an eta abenduaren 13an. Antolatzailea: Ícono Difusión Cultural S.L.
  • “Martioda: historia eta ondare laborategi irekia". Martiodako dorrearen sei ikustaldi, bisitariei historia, arte eta eraikuntza balioen hastapenak erakusteko. Azaroaren 29an, igandean, egingo dira. Antolatzailea: Enklabe KST.
  • “Gebarako jauregia eta Altamirako gaztelua”: antzezpen gisako hiru ikustaldi egingo dira, historiako pertsonaiekin. Abenduaren 20an egiteko asmoa dago. Antolatzailea: Orbela, Investigación y Educación Ambiental S.L.

Jarduera bakoitza udalek berek dinamizatuko dute. Enpresek helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat emango dituzte udalerrietan banatuko dituzten karteletan.

Kultura Etxeko Jarduerak

  • Zientzia-fikziozko solasaldia, Juan Luis Diazek koordinatua. Zientzia-fikzioaren literatura generoko lanak eztabaidatzeko eta aztertzeko topagune bat eskaintzen du, azaroaren 11tik aurrera. Jarduerak.
    • Azaroak 11, “La naranja mecánica”, Anthony Burgess.
    • Abenduak 9, “Sistemas críticos”, Martha Wells.
    • Urtarrilak 27, “La guerra de las salamandras”, Karel Capek.
    • Otsailak 10, “Binti”, Nnedi Okorafor.
    • Martxoak 10, “Consecuencias naturales”, Elia Barceló.
    • Apirilak 21, “Hijos de los hombres” P.D. James.
    • Maiatzak 19, “Los desposeídos”, Úrsula K. Le Guin.
  • Irakurketa lantegia, Ana Arregi irakasle eta idazleak koordinatua. Munduko literatura lanak, gaztelaniaz idatziaz edo itzuliak, eztabaidatzeko eta aztertzeko topagune bat eskaintzen du. Azaro honen 18an hasiko da.
    • Azaroak 18, “Física de la tristeza”, Georgi Gospodinov.
    • Abenduak 16, “Clavícula”, Marta Sanz.
    • Urtarrilak 20, “Un corazón demasiado grande” Eider Rodríguez.
    • Otsailak 17, “Noches blancas”, Fiodor Dostoievski.
    • Martxoak 17, “Lectura fácil” Cristina Morales.
    • Apirilak 14, “El ojo castaño de nuestro amor”, Mircea Cartarescu.
    • Maiatzak 5, “Amek ez dute”, Katixa Agirre.

14 jarduerak irekiak dira. Izena emateko: https://web.araba.eus/es/cultura/casa-cultura-ignacio-aldecoa

Zaharberrikuntza Zerbitzuaren jarduerak

Azkenik, kasu honetan oso entzule berezituentzat, “baina balioko du –Del Valek adierazi duen bezala– daukagun Zaharberrikuntza Zerbitzuaren bikaintasuna nabarmentzeko, Espainia guztian erreferentzia puntu bat baita”, azaroaren 5ean eta 6an, Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak “Harrizko ondarearen kontserbazioa” webinarra antolatu du. Hartan, hilaren 6an, Diana Pardo Saileko teknikariak hizlari gisa parte hartuko du “Estratigrafia monumentuetan” txostenarekin, San Domingoko arkuan eta Santa Anako portalean egindako lanaz hitz egiteko, jardunbide egokiaren eta erakunde arteko lankidetzaren adibide gisa.