null Klima-aldaketa eta osasuna

Klima-aldaketa eta osasuna

07/03/2022

Klima-aldaketa eta osasuna

Ordutegia: 17:00
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Prezioa: Doan

Unai Pascualek gidatuko du Rafael Bengoa eta Cristina Linaresen arteko solasaldia Klima-aldaketaren erronka nagusiak giza osasunean

Astelehena 2022-03-07 – 17:00 .

 

SARS-Covid-2 sintoma da, ez pandemia honetan gertatzen zaigunaren arrazoia. Planeta tratatzeko dugun modua islatzen duen sintoma da. Gure komunitateak ugaritzean eta mendeetan animalienak izan diren habitatak okupatzean, aurrez aurre topatzen ditugu birus infekziosoen gordailuak animaliengan.

               

Rafael Bengoa SI-Health-eko zuzendaria..

Rafael Bengoak Osasun eta Estrategia Institutua (SI-Health) sortu zuen Patricia Arratibelekin batera, Euskadiko Osasunean hainbat ardura-eginkizun bete ondoren. OMEn nazioartean eskarmentu handia izan ondoren, Rafak Euskadiko Osasun sailburu izateko aukera izan zuen. Bere arreta osasun-arloko esku-hartzeetan balioa sortzera bideratzen du, XXI. mendeko erronkei aurre egin ahal izateko. Bere ustez, osasunaren kudeatzaile eta profesionaletan erreformen buru izateko gaitasuna sortzea funtsezko elementua da. Rafael Bengoa medikua da eta Senior Fellow Harvard Unibertsitatekoa.

                       

Cristina Linares

Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Carlos III.a Osasun Institutuko Osasun Eskola Nazionaleko Epidemiologia eta Bioestatistika Saileko zientzialari titular gisa lan egiten du. Ezagutza-eremu nagusia hainbat ingurumen-faktorek (muturreko tenperaturak, kutsadura atmosferiko kimikoa eta akustikoa) biztanleriaren osasunean duten eraginean oinarritzen da, bereziki talde sentikorrak. Gai horiek sakon lantzen ditu nazioarteko aldizkarietan argitaratu dituen argitalpen ugarietan. OMEren kolaboratzailea da muturreko tenperaturei eta horiek osasunean duten eraginari dagokienez, eta bereziki interesatuta eta kezkatuta dago klima-aldaketak osasunean eragiten dituen ondorioekin, eta oraindik erreakzionatzeko gaitasuna dagoela uste du.

Ikusi profila

 

Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaile irakaslea da BC3 Basque Centre for Climate Change