KulturAraba Bulegoa. Kultur eragileen arteko topaketak - kulturaraba
KulturAraba Bulegoa. Kultur eragileen arteko topaketak
17/11/2021 - 17/11/2021

Ordutegia: 17:30
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Prezioa: Doan. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda
KulturAraba Bulegoak topaketa bat antolatu du azaroaren 17an, asteazkena, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Saioa 17: 30etan izango da eta edukiera mugatua izango du.
Helburua kultur eragileen eta KulturAraba Bulegoaren arteko elkarrizketa informala izatea da, kolektiboaren egoera hobeto ezagutzeko eta kultur eragileen beharretara hobeto egokitzen den zerbitzua eskaintzeko 2022ko programazioari begira.