null Danimarkako sablea

Danimarkako sablea

18/05/2022 - 07/06/2022

Ordutegia: Asteartetik larunbatera 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30 │ Igande eta jaiegunetan 11:00 – 14:00 │ Astelehenetan itxita
Tokia: Arabako Arma Museoa. Frai Francisco ibilbidea, 3
Prezioa: Sarrera doan

Arabako Arma Museoak Europako CollectionCare proiektuan parte hartzen du. Proiektu honen xedea da zerbitzu berritzaile eta ekonomikoa sortzea prebentziozko kontserbaziorako, objetu kulturalak bana-bana monitorizatuta haiek erakutsi, biltegiratu, manipulatu eta garraiatzen direnean.

Proiektu honen barruan, Danimarkako Rosenborgen dagoen Danimarkako Errege Bildumaren (The Royal Danish Collection RDC) funtsetako pieza bat dago ikusgai Gasteizen.

1820 inguruan Danimarkan egindako ofizialaren sable bat da. Badirudi sable hau 1762ko zalditeria arinerako (Husares) arauzko sablearen ondorengoa dela, baina, hala ere, xafla kurbatuagoa zuen.

Danimarkako Federiko VI.a erregea, batez ere 1820tik aurrera, honen antzeko sableekin hainbat aldiz erretratatu zuten.

Urre-koloreko letoizko heldulekua nabarmentzen da, ezpata-buruan lehoi-buru batekin amaituta. Gida edo ezkutua errege monogramaz koroatutako armarriz osatuta dago. Eskutokia nakarrezkoa da. Apur bat kurbatua den xaflak «FR VI» inskripzio koroatua du. Zorroa urre koloreko letoizkoa da eta Danimarkako armarri osoarekin apainduta dago.