null Bernaola 2021 - ENSEMBLE KURAIA eu

Bernaola 2021: ENSEMBLE KURAIA

16/10/2021 - 16/10/2021

Bernaola 2021: ENSEMBLE KURAIA

Ordutegia: 19.30
Tokia: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
Prezioa: Gratuito

 

ENSEMBLE KURAIA

 

Xabier Calzada, txirula

Sergio Barranco, klarinetea

Luis Ibiricu, biolina

Belén Fernández, biolontxeloa

María Eugenia Luc, zuzendaritza artistikoa

 

Knudage Riisager (1897-1972)

Sonata (1927)

txirula, klarinetea, biolina eta biolontxeloa

I. Allegro

II. Andante

III. Rondo

 

Joan Guinjoan (1931-2019)

Aniversari (1993)

biolina eta biolontxeloa

 

María Eugenia Luc (1958)

Los personajes (2006)

klarinetea

 

Sofia Martínez (1965)

Meditación azul (2018)

biolina

 

Mikel Chamizo (1980)

Monotone de notre nuit (2019)

txirula eta biolontxeloa

 

Eduardo Costa (1968)

¡Kuraia! (2017)

txirula, klarinetea, biolina eta biolontxeloa

 

 

 

Bilboko Ensemble Kuraia 1997an sortu zuen Maria Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoa dana. Taldeak gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea du lehentasun, eta haiei kalitate bikaineko talde profesional bat ematea, elkarlanean estu aritzeko.

Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilboko taldea: "Espainian erreferentziazko musika garaikidearen ensembleetako bat da" (Scherzo); "dena Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin" (Ritmo); "musikari fantastikoak" (Diario Información); "talde bikaina" (Doce notas), "sendoa eta oso trebea" (El Diario Vasco), "oso kalitate handikoa" (El comercio, Lima).

Ensemble Kuraia Bilboko "J.C. Arriaga" kontserbatorioko eta Kuraia jaialdiko talde egoiliarra da. Bere proiektuak kalitateagatik, aldakortasunagatik eta berrikuntzagatik bereizten dira. 2014an Yoko Ono artistarekin elkarlanean aritu zen "Sky piece to JC" performancean, Bilboko Guggenheim Museoan artistari eskainitako erakusketa zela eta.

2015ean "De aire y luz" diskoa (Orpheus diskoetxea) aurkeztu zen, Maria Eugenia Luc musikariaren musika ziklo homonimoaren integrala. Disko horrek kritika bikainak jaso zituen hedabide espezializatu guztietan, eta Urrezko Melomanoa irabazi zuen 2016an.

Kuraiarekin pertsonalki hainbat konpositorek jardun dute elkarlanean, hala nola Luis De Pablo, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano, Joan Guinjoan, Leonardo Balada, José Manuel López López, Cesar Camarero eta David Del Puerto.


Kontzertua, Kuraia Musika Garaikidearen 28. Topaketarekin lankidetzan